Sorabilla: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°12′44″N 2°02′05″W / 43.21222°N 2.03472°W / 43.21222; -2.03472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: {{Euskal Herriko auzo infotaula | izena = Sorabilla | herria =Andoain | irudia = | irudiaren testua = | zabalera = | kokapena = kokapenmapaEH | azalera = | altuera = | bizta...
 
t Boteretsu Robota: Testu aldaketa automatikoa (-| kokapena +| probintzia = \n| kokapena)
5. lerroa: 5. lerroa:
| irudiaren testua =
| irudiaren testua =
| zabalera =
| zabalera =
| probintzia =
| kokapena = kokapenmapaEH
| kokapena = kokapenmapaEH
| azalera =
| azalera =

13:01, 15 azaroa 2009ko berrikusketa

Sorabilla
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaAndoain
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°12′44″N 2°02′05″W / 43.21222°N 2.03472°W / 43.21222; -2.03472
Demografia

Sorabilla Gipuzkoako udalerri-ohi bat da, egun Andoaingo auzoa dena.

Kokapena

Andoaingo hirigune nagusiak eta beste auzoak ez bezala, Oria ibaiaren eskuineko ibarrean dago. Adunarekiko mugan dagoen Belkoain mendiaren hegoaldean dago gune historikoa.

N-1 errepidearen azpitik pasatuta, Azelain dorretxearen ondoan dagoen izen bereko zubia zeharkatuta berehala hasten da Karrika auzoa eta hortik herriko erdialderaino etxe-continuum bat dago.

Berez herri zaharra Sorabillako San Martin elizaren ondoan dagoen plazaren inguruko etxe eta baserriek osatua da. Horretaz gain auzo barreiatu anitz ere badaude; azken urteetan, gainera, etxemultzo berriak (txaletak eta beste) eraiki dira.

Historia

Herri-ohi honen idatzizko lehen aipu ezaguna 1397koa da; orduan Aiztondoko Alkatego Nagusiaren kidea zen, Larraul, Asteasu, Urnieta, Astigarraga eta apurka-apurka banatuz joan ziren beste herri batzuekin batera. 1843an Asteasu eta Sorabilla besterik ez ziren geratu eta hori dela eta elkargoa desagertu zen eta udalerria osatu zuen, 1882an Andoainek anexionatu arte.

Aipamen historiko bat

Ibargüen-Cachopín kronikak Karlos V enperadoreari Flandesetik zetorrela 1539an gertaturikoa aipatzen du; Sorabillako bi aitonen seme bidera atera eta hauxe esan omen zioten:

Kosk, Errege, kapela gorri!

Atzul ona, Sorabilan bost etxe;

Bost etxeak, bost urre.

Errege jauna, egiezu

Añkabalez mertxede.

Eta "Alkabala" edo zerga horretatik libratu ei ziren sorabillarrek.

Demografia

Udalerria izateari utzi zionean 300 biztanle baino gutxiago zuen (1860: 269). Mende bat beranduago ia populazio berbera zuen: 1970ean 378. Etxe-multzo berriekin biztanleria emendatu da eta 1991n 1152 biztanle zituen.

Kanpo loturak


Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.