Edukira joan

Joana III.a Albretekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: ro:Ioana a III-a a Navarei
133. lerroa: 133. lerroa:
[[pl:Joanna d'Albret]]
[[pl:Joanna d'Albret]]
[[pt:Joana III de Navarra]]
[[pt:Joana III de Navarra]]
[[ro:Ioana a III-a a Navarei]]
[[ru:Иоанна III (королева Наварры)]]
[[ru:Иоанна III (королева Наварры)]]
[[sv:Johanna III av Navarra]]
[[sv:Johanna III av Navarra]]

20:53, 31 martxoa 2012ko berrikusketa

Txantiloi:Agintari infotaula Joana III.a Nafarroakoa (Saint-Germain-en-Laye, 1528ko azaroaren 16a - Paris, 1572ko ekainaren 9a), Margarita Angulemakoaren eta Henrike II.a Nafarroakoaren alaba, batez ere Joana Albretekoa izenez ezaguna, Nafarroako XXXIV. erregina izan zen (1555 - 1572).

Joanes Leizarragari eskatu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena.

Antonio Borboikoarekin ezkondu zen (1548).

Haurtzaroan bere osaba Frantzisko I.a Frantziako erregearen menpean egon zen, ia-ia gatibu baitzeukan Plessis-les-Toursko gazteluan. Frantzisko I.ak bere esku izan nahi zuen Nafarroaren geroa erabakiko zuen ezkontza mugatzea. Hortaz, Clèves-ko dukearekin ezkonarazi zuen 1540an, Joanak eta ingurukoek horren kontra azaldu arren. Aldi berean Karlos I.a Espainiako enperadoreak bere semea Filipe nahi zuen Joanaren senar, baina ez zen bere asmoa bete.

Historia

Joana Nafarroakoak Clèvesko dukearekin egindako ezkontza baliogabetzea lortu zuen 1545ean, aita santuak horretarako baimena emanda.

1548an, ordea, Henrike II.a Frantziako erregeak Antonio Borboikoarekin ezkonarazi zuen. Karlos I.ak ezkontza bidez Nafarroaz jabetzeko zituen asmoak zapuztu egin ziren.

Bere aita Henrike II.a hildakoan (1555) borroka zibil eta erlijiosoak areagotu egin ziren. Joanak Nafarroako erresumaz gainera (Nafarroa Garaia gaztelarren esku zegoen) Albret, Foix, Bigorra, Biarno eta beste lurralde asko jaso zituen.

Nafarroaren defentsan Espainiako eta Frantziako koroei aurre egin zien eta Joana III.a kalbindarren buruzagitzat hartu zuten. Henrike II.a Frantziakoa 1559an hil zen eta guztiz areagotu ziren erlijio borrokak Frantzian barrena.

Katoliko eta kalbindar erreformatzaileen artean liskarrak maiz gertatzen ziren eta 1560an Joana III.ak bere kalbindar sinesmena herriaren aurrean aitortu zuen. 1571n eta kalbinismoa zabaldu asmoz, erreginak Joanes Leizarragari agindu zion Itun Berriaren euskarazko itzulpena egiteko, Bibliaren lehenengo euskarazko itzulpena izango zena. Joanak inoiz ez zion uko egin Nafarroako Erresumaren batasuna lortzeari eta ahalegin militarrik egin ez bazuen ere, bere agintaldian, Gaztelako Felipe II.arekin negoziatzen saiatu zen behin eta berriro; bere ahaleginak, ordea, alferrik izan ziren. Joana Nafarroakoa kultura handiko emakumea izan zen.

Bere ama Margarita Angulemakoaren obrak argitara eman zituen eta bere oroitzapen ere idatzi eta Arroxelan argitaratu zituen: Mémoires, 1563 - 1568). Bi seme-alaba izan zituen: Katalina, eta Henrike III.a Nafarroakoa; gero Frantziako Henrike IV.a Frantziakoa ere izango zena. Parisen hil zen 1572ko ekainaren 9an.

Ezkontzak eta haurrak

Joanak bi aldiz ezkondu zen.

Familia

Aitona
Joanes III.a
Nafarroako erregea
Amona
Katalina I.a
Nafarroako erregina
Aitona
Karlos I.a
Angulemako kondea
Amona
Luisa
Saboiakoa
Aita
Henrike II.a
Nafarroako erregea
Ama
Margarita
Angulemakoa
Joana III.a
Nafarroako erregina

Ikus, gainera


Aurrekoa
Henrike II.a

Nafarroako erregina

1555-1572
Ondorengoa
Henrike III.a
Aurrekoa
Henrike I.a

Foixko kondesa
Biarnoko bizkondesa

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a
Aurrekoa
Henrike I.a

Albreteko andrea

1555-1572
Ondorengoa
Henrike II.a