Sardinia: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.7.2) (robota Aldatua: vi:Sardegna |
t r2.7.2) (robota Erantsia: kk:Сардиния |
||
124. lerroa: | 124. lerroa: | ||
[[jv:Sardinia]] |
[[jv:Sardinia]] |
||
[[ka:სარდინია]] |
[[ka:სარდინია]] |
||
[[kk:Сардиния]] |
|||
[[ko:사르데냐]] |
[[ko:사르데냐]] |
||
[[ku:Sardînya]] |
[[ku:Sardînya]] |
09:30, 30 uztaila 2012ko berrikusketa
Sardinia | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatua | Italia |
Hiriburua | Cagliari |
Probintziak | Cagliari Carbonia-Iglesias Medio Campidano Nuoro Ogliastra Olbia-Tempio Oristano Sassari |
Udalerriak | 377 |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°N 9°E / 40°N 9°E |
Azalera | 24.090 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.643.096 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 68 bizt/km² |
www.regione.sardegna.it/ |
Sardinia[1][2] (Sardigna, Sardinna edo Sardinnia sardinieraz, Sardenya katalanez eta Sardegna italieraz) Mediterraneo itsasoko bigarren uharterik handiena da, Korsika irlaren hegoaldera kokatua eta Italiako estatuaren parte dena, erregio autonomo izaerarekin. 24.090 km²-ko hedadura du eta 1.631.880 biztanleko populazioa (2001ean).
Hiriburua Cagliari da.
Historikoki Sardina 30 eskualdetan banatu da. Sardinieraz "curadorias", hau da, zatiak edo "merias" deituak.
Estatutu autonomikoa edukitzearekin batera, sardiniarrak (Venetoko herritarrak bezala) "herri" bezala hartzen dituzte Italiako Parlamentuan.
Historia
Banaketa administratiboa
Probintziak
Zortzi probintziatan banaturik dago:
- Cagliari: 543.310 biztanle.
- Sassari: 322.326.
- Oristano: 167.971.
- Nuoro: 164.260.
- Olbia-Tempio: 146.339.
- Carbonia-Iglesias: 131.890.
- Medio Campidano: 105.400.
- Ogliastra: 58.389.
Hiri nagusiak
- Cagliari (hiriburua): 160.770 biztanle 2005ean.
- Sassari: 128.459.
- Quartu Sant'Elena: 70.000 inguru.
- Olbia: 50.000.
- Alghero: 40.000.
- Nuoro: 37.000.
- Oristano: 33.000.
- Carbonia: 31.000.
- Selargius: 29.000.
- Iglesias: 28.000.
Hizkuntzak
Sardinian hainbat hizkuntza mintzatzen da. Hizkuntza nagusienak italiera eta sardiniera dira, baina gazteen artean batez ere italiera askoz zabalduago dago. Hedabideetan eta hezkuntza sisteman ere italiera nagusi da. Sardiniera hainbat dialektotan banatutako erromantze hizkuntza da, eta latinetik gertuen dagoen mintzaira da, halaber. Sardiniera eta italieraz gain, uhartean beste hizkuntza batzuk ere hitz egiten dira. Uhartearen ipar-ekialdealdean, horrela, korsikerarekin lotutako gallurera hitz egiten da; eta ipar-mendebaldean sassariera, korsikeraren eta sardinieraren arteko trantsizioko mintzaira. Horrekin batera, katalanaren (Alghero hirian) eta ligurieraren (Carloforte eta Calasettan) hizkuntza-uharteak ere badira.
Sardiniar ezagunak
- Grazia Deledda (1871-1936), Nobel Saridun idazlea.
- Antonio Gramsci (1891–1937), Italiako Alderdi Komunistaren sortzailea.
- Francesco Cossiga (1928), Italiako presidentea izandakoa.
- Milena Agus (1959-), idazlea.
- Gianfranco Zola (1966-), futbolaria.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .