Tortura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 53 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q132781 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
36. lerroa: 36. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
{{Commonskat|Torture|Tortura}}
* {{eu}}{{es}} [http://www.prevenciontortura.org/documentos/ Torturaren prebentziorako koordinakundea,] Espainiar Estatuko tortura salaketei buruzko txostenak
* {{eu}}{{es}} [http://www.prevenciontortura.org/documentos/ Torturaren prebentziorako koordinakundea,] Espainiar Estatuko tortura salaketei buruzko txostenak
* {{eu}} [http://www.stoptortura.com/ Torturaren Aurkako Taldea]
* {{eu}} [http://www.stoptortura.com/ Torturaren Aurkako Taldea]

01:29, 8 urtarrila 2014ko berrikusketa

Inkisizioa homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.

Tortura gizaki edo animalia bati nahitazko kalte fisiko edota psikologikoa eragitea da.

Helburu desberdinak izan baditzake ere, biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzeko erabili ohi da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izan daitezke.

Torturaren bidez lortzen den oinazea forma desberdinen bidez lor daiteke. Oinaze fisikoa hainbat modutara lor daiteke, esaterako: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, etab. Oinaze psikologikoari dagokionez, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.

Tortura Euskal Herrian

Euskal Herriko ingurugiro gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira, dela Francoren diktaduraren garaian, dela trantsizio garaiaz geroztik. Euskal Memoria Fundazioak hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.[1]

1980ko hamarkadan, euskal gizartean oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, ETAren eta Komando Autonomoetako kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. Mikel Zabaltza gazte orbaiztarraren kasua ezaguna izan zen, Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen Bidasoa ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen ura zela eta, besteren artean.[2][3][4]

1981eko otsailaren 13an Joxe Arregi Izagirre etakidea hil zen Madrilgo (Espainia) ospitale batean, egin zizkioten torturen ondorioz.[5] Hiltzear zegoela, Oso latza izan da esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden PCE (r)-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek Torturaren aurkako eguntzat dute otsailaren 13a.[6]

1980ko hamarkadatik aurrera, ETAri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, Lege antiterrorista gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte.[7] Lege hori nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako".[8][9] Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, ezker abertzaleko edota beste sektore batzuetako lagunei (Euskaldunon Egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.

1990eko eta 2000ko hamarkadan ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ospetsuenen artean, Unai Romano gasteiztarraren kasua dago.[10] Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romanoren aurka ekin zuten. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da.[11] Kasu horretan, Otamendi inkomunikazio egoeratik atera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen Goardia Zibilak torturatu zuela. Espainiako estatuak bere tortura salaketa ikertzen ez zuela-eta, Otamendik Europako Giza Eskubideen epaitegira jo zuen.[12]

Torturaren Aurkako Taldeak bildutako datuen arabera, 733 euskal herritar torturatu zituzten 2000. urtetik 2012ra bitartean.[13] 2010eko abenduan lau guardia zibil 4 urtera arteko espetxe zigorrera zigortu zituen Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak 2008an Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[14] Torturen ondorioz, Igor Portuk 27 egun eman zituen Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean.[15]

2012ko otsailaz geroztik (ETAk ekintza armatuak behin betiko utzi eta hilabete gutxira), tortura salaketarik ez du jaso Torturaren Aurkako Taldeak (TAT). Aurrerakada historikoa den arren, inkomunikazioa oraindik indarrean denez, tortura amaitutzat ezin dela jo adierazi zuen TATek.[13]

Tortura isilaraztea

Espainiako justizia sistema hainbatetan saiatu da tortura salaketak isilarazten, tortura salatzen zutenak epaitegian salatuz edota tortura deitoratzen zuten buruzagi politikoen aurka eginez. Esaterako, Arnaldo Otegik, 2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011n, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, Otegiren adierazpen askatasuna urratzeagatik.[16]

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tortura Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura