Georgiera: berrikuspenen arteko aldeak
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
== Ezaugarriak == |
== Ezaugarriak == |
||
Georgiera [[euskal deklinabide|deklinabidea]] duen hizkuntza bat da. Guztira, |
Georgiera [[euskal deklinabide|deklinabidea]] duen hizkuntza bat da. Guztira, zortzi kasu daude: nominatiboa, ergatiboa, akusatibo/datiboa, genitiboa, instrumentala, adberbiala, ablatiboa eta lokatiboa. Plurala eta singularra [[atzizki]] batekin markatzen dira kasua markatzen duten izenetan. Ez dago genero gramatikalik. Izenordainak deklinatzen dira eta subjektua, objektu zuzena eta zehar objektua daitezke forma posesiboetan. Aditzek subjektuarekin, objektu zuzenarekin eta zehar objektuarekin batera komunztadura egiten dute. Aditz-sistema oso konplexua da eta iragankorra eta iragangaitza bereizten dira; aditz-formak orainaldia, aoristoa eta perfektua dira. |
||
Hitzen ordena oso askea da eta |
Hitzen ordena oso askea da eta SAO, SOA eta OSA eskemak daude (S = Subjektua; A = Aditza; O = Objektua). Guztira, 5 [[bokal]] ditu eta 29 [[kontsonante]]-[[fonema]], [[ejektibo]]ak barne. Kontsonanteak elkarren segidan metatzea arrunt-arrunta da: adibidez, მღვდელი (''mghvdeli'', 'apez') eta მწვრთნელი (''mcvrt'neli'', 'entrenatzaile''<nowiki/>''').<ref>[http://www.aboutgeorgia.net/language/ Aboutgeorgia.net]</ref> |
||
== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
12:39, 23 apirila 2016ko berrikusketa
Georgiera / Kartveliera | |
---|---|
ქართული ენა — ქართული | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Georgia, Iran, Azerbaijan, Turkia, Errusia. |
Hiztunak | 4,1 milioi [1] |
Ofizialtasuna | Georgia |
Eskualdea | Kaukaso |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak Kartveliar hizkuntzak Karto-Zan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria, SOV hizkuntza, hizkuntza ergatiboa, adjective-noun (en) , hizkuntza sintetikoa eta postposizioa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, ergatiboa, genitiboa, datiboa, instrumentala, bokatiboa, transformative case (en) eta adverbial case (en) |
Alfabetoa | Mxedrulia, Georgian Braille (en) , Asomtavruli (en) , Nuskhuri (en) eta Mkhedruli (en) |
Aurrekaria | antzinako georgiera |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ka |
ISO 639-2 | geo kat |
ISO 639-3 | kat |
Ethnologue | kat |
Glottolog | nucl1302 |
Wikipedia | ka |
Linguasphere | 42-CAB |
ASCL | 4902 |
Linguist List | geor |
IETF | ka |
Georgiera edo kartveliera[2] Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde horretan, biztanleriaren % 83ren jatorrizko hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek herrialdetik at mintzatzen dute. Alfabeto berezi batez idazten da, georgiar alfabetoaz, hain zuzen.
Georgierari kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliera hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita.[erreferentzia behar] Georgiera hizkuntza horien erreferente literario ia bakarra da, hala ere. kivrulia, juduek hitz egiten duten aldaera, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian eta 65.000k bertatik kanpo (Israelen batez ere).
"Dené-Kaukasoar hizkuntzak" eta "Euskal-Kaukasoar hizkuntzak" hipotesien arabera, euskararen jatorri berekoa da, Dené-Kaukasiar superfamilia linguistikoa osatzen baitute[3].
Ezaugarriak
Georgiera deklinabidea duen hizkuntza bat da. Guztira, zortzi kasu daude: nominatiboa, ergatiboa, akusatibo/datiboa, genitiboa, instrumentala, adberbiala, ablatiboa eta lokatiboa. Plurala eta singularra atzizki batekin markatzen dira kasua markatzen duten izenetan. Ez dago genero gramatikalik. Izenordainak deklinatzen dira eta subjektua, objektu zuzena eta zehar objektua daitezke forma posesiboetan. Aditzek subjektuarekin, objektu zuzenarekin eta zehar objektuarekin batera komunztadura egiten dute. Aditz-sistema oso konplexua da eta iragankorra eta iragangaitza bereizten dira; aditz-formak orainaldia, aoristoa eta perfektua dira.
Hitzen ordena oso askea da eta SAO, SOA eta OSA eskemak daude (S = Subjektua; A = Aditza; O = Objektua). Guztira, 5 bokal ditu eta 29 kontsonante-fonema, ejektiboak barne. Kontsonanteak elkarren segidan metatzea arrunt-arrunta da: adibidez, მღვდელი (mghvdeli, 'apez') eta მწვრთნელი (mcvrt'neli, 'entrenatzaile').[4]
Erreferentziak
- ↑ Glanville Price: Encyclopedia of the Languages of Europe
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
- ↑ Dené-Kaukasoar hizkuntzen mapa Santa Fe institutua.
- ↑ Aboutgeorgia.net
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgiera |
- (Ingelesez) Aboutgeorgia.net, Georgiar hizkuntza eta alfabetoaz
- (Ingelesez) Georgieraren gramatika
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |