Sarkofago: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Barne lotura zuzenketa: piramide (arkitektura)
t +txantiloi:Vikidia
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Vikidia|Sarkofago}}

[[Fitxategi:Egypt.KV8.01.jpg|right|thumb|250px|[[Merenptah]] faraoiaren harrizko sarkofagoa.]]
[[Fitxategi:Egypt.KV8.01.jpg|right|thumb|250px|[[Merenptah]] faraoiaren harrizko sarkofagoa.]]
[[Fitxategi:Tut coffinette.jpg|thumb|180px|[[Tutankhamon|Tutankamon]] faraoiaren sarkofagoa ([[Kairoko Egiptoar Museoa|Egiptoar Museoa]], [[Kairo]]]]
[[Fitxategi:Tut coffinette.jpg|thumb|180px|[[Tutankhamon|Tutankamon]] faraoiaren sarkofagoa ([[Kairoko Egiptoar Museoa|Egiptoar Museoa]], [[Kairo]]]]

18:29, 21 maiatza 2017ko berrikusketa


Merenptah faraoiaren harrizko sarkofagoa.
Tutankamon faraoiaren sarkofagoa (Egiptoar Museoa, Kairo

Sarkofagoa gorpu bat edukitzeko ontzi edo kutxa da, sarrien harrizkoa. Hitza latinezko sarcophagusetik dator eta hau grezierazko σαρκοφάγος hitzetik (σαρκο-φάγος, "haragijalea").

Izenaren azalpena, Eratostenesekin agertzen da, eta Plinio Zaharrak biltzen du. Diotenez, greziarrek, oso porotsua zen kareharri mota batez egiten zituztelako zen, Troadeko Assoseko harrobietatik zetozen harriak, denbora gutxian, gorpuak kontsumitzen zituena.

Nabarmentzekoak dira Antzinako Egiptoko giza itxurako sarkofagoak, harriz, urrez edo zur polikromatuan eginak. Ezagunena, XVIII. dinastiako faraoia izan zen Tutankamon gaztearena da, Howard Carterrek Erregeen Haranean aurkitua, Tebas parean.

Sarkofagoak, mastaba, piramide, hipogeo eta beste eraikin edo hilobi mota batzuetan uzten ziren.

Etrurian, K. a. III. mendean eta K. a. II. mendean, terrakotazko sarkofagoak egin ziren

Sarkofagoak Euskal Herrian

Eskoriatzako Bolibar elizateko Eraña auzoan, auzo honetako San Andres Ermitaren ondoan, bi harrizko sarkofago aurkitu ziren.

Beste erabilerak

Sarkofago, Txernobilgo Zentral Nuklearraren inguruan egindako zementuzko egitura handiari deritzo, ingurutik bakartzeko eraikia Txernobilgo hondamendiaren ostean.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sarkofago Aldatu lotura Wikidatan