Howard Carter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Howard Carter
Howard carter.jpg
Bizitza
Jaiotza Kensington1874ko maiatzaren 9a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1939ko martxoaren 2a (64 urte)
Hobiratze lekua Putney Vale Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (linfoma)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea egyptologista, antropologoa eta arkeologoa
IMDb ch0034196

Howard Carter (Kensington, Londres, 1874ko maiatzaren 9a - Londres, 1939ko martxoaren 2a) ingeles arkeologo eta egiptologo bat izan zen. 1923an Egiptoko Luxor hiriaren aurrealdean dagoen Erregeen Haranean Tutankhamon faraoiaren hilobia topatzeagatik mundu mailan ospetsu bilakatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Londres hiriburuko Kensington auzoan jaio zen, hamaika seme-alabez osatutako familia bateko semerik gazteena zelarik. Haren aita, Samuel Carter, artista zen. Howard Carter Norfolk hiriaren iparraldean dagoen Swaffam udalerrian hazi zen, inongo heziketa formalik jaso gabe. Aitak marrazketa eta margolaritzaren oinarriak irakatsi zizkion.

1891an, 17 urte zituela, Carterrek Egiptoko bere indusketa-lanei ekin zien, bertan topatutako idazki eta margoen kopiak marraztuz. Beni Hasan aztarnategian egon zen. Ondoren William Flinders Petrie-ren tutoretzapean egon zen.

1899an Egiptoko Zaharkinen Zerbitzura lan egin zuen, 1905ean eztabaida baten ondoren erakunde hau laga zuen arte. Urte batzuk ekonomikoki estu eta larri ibili ondoren, 1907an Lord Carnarvon britainiar aristokrata ezagutu zuen; berau arkeologiarekiko zaletasuna eta egoera ekonomiko ona zuen gizona zenez, Carter bere indusketa lanetan jarraitzeko diruz hornitu zuen. Laster, Carter Lord Carnarvonen aztarnategi guztien begirale bilakatu zen.

Tutankhamonen hilobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lord Carnarvonek aurretik Carter bila ibili zen Tutankhamon faraoi ezezagunaren hilobiaren indusketak finantziatu zituen. 1922ko azaroaren 4ean azkenik Carterrek Tutankhamonen hilobia topatu zuen (gerora KV62 deitua), ordurarte Erregeen Haranean hobekien gorde eta topatu izan zen faraoi-hilobia. 1923ko otsailaren 16an, Carter eta Lord Carnarvonek indusketa lanetan jardun zuten, Carterrek ganbera ireki eta Antzinako Egiptoko garaitik ordurarte Tutankhamonen sarkofagoa ikusi zuen lehenbiziko pertsona izan zen.

Topatu zuten materiala zerrendatu ondoren, Carter arkeologia mundutik erretiratu eta bildumatzaile bihurtu zen. 1939ko martxoaren 2an Londres hiriko Kensington auzoan hil zen, 65 urte zituela.

Haren heriotzaren ondoren, eta Tutankhamonen aztarnategian indusketa lanetan ibilitako jendeak ustez izandako arazoen ondorioz, nolabaiteko "Faraoien madarikazio" baten kondaira sortu zen, askoren ustez bertan jardun zuen talde lanak faraoiaren hilobia "profanatu" baitzuen. Halere, kondaira hori ukatzeko, Carterren adin aurreratua aipatu izan da maiz.

Kondaira horretatik egia den gauza bakarra da hilobia topatu ostean Howard Carterren kanarioa kobra batek janda hil zela (kobra Antzinako Egiptoko faraoien babes ikurra zen).

Howard Carter arkeologoaren gorpua Londres hiriaren mendebaldean dagoen Putney Vale hilerrian lurperatu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbiografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • T.G.H James, Howard Carter ; The Path to Tutankhamun, Londres: Tauris Parke, 2001.
  • Reeves, N. and Taylor, J.H., Howard Carter: Before Tutankhamun, Londres: British Museum Press, 1992.
  • The History Of Howard Carter polo Dr. Thomas Schwarz

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Howard Carter Aldatu lotura Wikidatan