Canis Maior: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «{{Konstelazio infotaula | izena = Canis Major | irudia = Canis Major constellation map.svg | laburdura = CMa | genitiboa = Canis Maioris | sinbologia = Txakur Nagusia | igoera zu...»
(Ez dago alderik)

11:53, 10 ekaina 2017ko berrikusketa

Canis Major 
Datuak
LaburduraCMa
GenitiboaCanis Maioris
SinbologiaTxakur Nagusia
Eremua380,1 gradu karratu (43. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
147
Izarrik distiratsuenaSirius (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakMonoceros, Lepus (konstelazioa), Columba eta Puppis (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena6 o 11,60' eta 7 o 27,89' artean h
Deklinazioa-33,25 eta -11,03 artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsaila
+56° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Canis Major (Txakur Nagusia), zeruko mugimenduan eguneko mugimenduaren ondorioz, ehiztari handia den Orioni jarraika ari dela dirudien konstelazio bat da.

Mitologia

Txakur nagusiarentzako zenbait identifikazio posible proposatu dira:

  • Lelape, Zeusek Europari oparitu zion txakur bat. Ondorengo zenbait belaunalditara pasa zen Zefaloren txakurra bihurtu zen arte. Teumesiar azeri emearen jazarpenean, Zeusek harri bihurtu zuen eta ondoren konstelazioen artean jarria.
  • Orionen txakurra, zeruan bere jabearen aldi berean jarria izan zena, beti bere ondoan egon izan bait zen.
  • Mera txakur emea, Ikario eta Erigonerena. Hildako bere jabeen gorpuak aurkitu zituen, eta bere aieneekin jendea bi gorpuak lurperatzeko erakarri zuen. Dionisok konstelazioen artean jarri zuen.

Sirio izarra, bere izenak "kiskalgarria" esan nahi duena, eta "txakur izarra" bezala ere ezaguna, gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, itxurazko dizdirari dagokionez soilik Ilargiak, Martek, Venusek eta Jupiterrek gainditzen dutelarik. Ipar hemisferioko udan ikustezina denez, antzina, egunik beroenak edo txakur egunak eratzeko, bere energia Eguzkiarenari gehitzen zitzaiola uste zen.

Ezaugarri nabarmengarriak

Sirio (α Canis Majoris), gaueko zeruko izarrik dizdiratsuena da, baita gugandik gertuen dagoenetako bat ere (8,7 argi urteko distantziara). Begi hutsez ikus daitekeen Sirio Ak eta Sirio B nano zuriak osatutako izar bitar bat da. Murzim (β Canis Majoris) Beta Cephei izar aldakorren ordezkari nagusietako bat da. VY Canis Majoris hipererraldoi gorri bat da, Ezagutzen den izarrik handienetako bat da; une honetan ezagutzen den izarrik handiena UY Scuti da, baita masiboenetako bat ere.

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Canis Maior» artikulutik itzulia izan da, 2017-03-04 data duen 97323654 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.