Monoceros
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Mon | |
Genitiboa | Monocerotis | |
Sinbologia | Adarbakarra | |
Igoera zuzena | 5 o 55,86' eta 8 o 11,40' artean h | |
Deklinazioa | -11,37 eta 11,93 artean° | |
Eremua | 481,6 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
138 | |
Izarrik distiratsuena | Beta Monocerotis | |
Meteoro euria | ||
Konstelazio
mugakideak |
Canis Major | |
+78° eta −-78° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Otsailan | ||
Monoceros (grezieraz adarbakarra), ipar hemisferioko neguko zeruko konstelazio bat da. Mendebaldean Orionekin muga egiten du, Canis Majorrekin hegoaldean, Geminirekin iparraldean eta Hydrarekin ekialdean. Canis Minor, Lepus eta Puppis dira bere beste konstelazio mugakideak.
Izar nabarmengarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
β Monocerotis teleskopio txiki batekin ikus daitekeen izar anizkoitz bat da. William Herschelek aurkitu zuen bere anizkoiztasuna 1781ean eta "zeruko ikuspegirik ederrenetako bat" bezala deskribatu zuen. Konstelazio honetako izar aldakorren artean R Monocerotis aipatu behar da, nebulosa baten barnean dagoen T Tauri izarra, baita V838 Monocerotis ere, non, 2002an bere jatorria ondo ezagutzen ez den eztanda bat behatu zen.
Konstelazio honetako izarren artean, bakarrak baino ez du izen propioa, Plasketten izarra, izar masibo bat.
Canis Majorrekin duen mugatik gertu M50 kumulu irekia dago, gugandik 3000 argi urteko distantziara.
Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- α Monocerotis (Lucida / Ctesias), 3,93ko magnitudekoa, 144 argi-urtera dagoen izar erraldoi hori-laranja.
- β Monocerotis (Cerastes), 4,7, 5,2 eta 6,1 magnitudeko hiru izar zuri-urdinskak osatutako izar sistema hirukoitz txundigarria, Izarrak teleskopio txiki batekin ikus daitezke.
- γ Monocerotis (Tempestris), 3,98 magnitudekoa, hau ere erraldoi laranja, baina α Monocerotis baino urrunago dagoena.
- δ Monocerotis (Kardegan), sekuentzia nagusiko izar zuria de 4,15 magnitudekoa.
- ε Monocerotis, izar bitarra. Bere osagaiak, 4,41 eta 6,60 magnitudekoak, elkarrengandik 12,1 arku segundura daude.
- ζ Monocerotis, 4,37 magnitudeko supererraldoi horia.
- 3 Monocerotis, izar bitarra. Bere osagai nagusia 4,98 magnitudeko erraldoi urdin
bat da.
- 13 Monocerotis, urruneko supererraldoi zuria, gure eguzkia baino 10.800 aldiz argitsuagoa.
- 19 Monocerotis, 4,99 magnitudeko Beta Cephei izar aldakorra, V637 Monocerotis ere deitua.
- 20 Monocerotis, 4,92 magnitudeko erraldoi laranja.
- 25 Monocerotis, 5,14 magnitudeko erraldoi zuri-horia.
- 27 Monocerotis, 4,94 magnitudeko erraldoi laranja.
- 28 Monocerotis (V645 Monocerotis), 4,69 magnitudeko erraldoi laranja; FK Comae Berenices izar aldakorra.
- R Monocerotis, materia laino baten barnean dagoen izar aldakorra, NGC 2261 nebulosaren hego muturrean dagoena.
- S Monocerotis (15 Monocerotis), NGC 2264ren zati den urruneko izar urdina.
- T Monocerotis, Bere dizdira 27 eguneko zikloak 5,58 eta 6,62 artean aldatzen den zefeida izar aldakorra.
- U Monocerotis, RV Tauri izar aldakorra. Bere dizdira 6,1 eta 8,8 magnitude artean aldatzen da.
- W Monocerotis, 9,95eko bataz besteko magnitudeko karbonozko izarra; izar aldakor erdierregularra da.
- RV Monocerotis, aldakor erdierregularra, baita karbonozko izarra ere.
- DD Monocerotis, izar bitar itzaltzailea, 11,1 magnitudekoa.
- V700 Monocerotis (MWC 147), Herbig Ae/Be izar gaztea, 500.000 urteko adina duena.
- V715 Monocerotis, 6,15 magnitudeko erraldoi argitsu urdina.
- V789 Monocerotis, aktibitate kromosferiko bizia duten bi nano laranjak osatutako izar bitarra.
- V838 Monocerotis, 2002an eztanda egin zuen izarra, 20.000 argi urteko distantziara dagoena.
- Plasketten izarra (HR 2422), ezagutzen den izar bitarrik masiboenetako bat.
- HD 45652, planeta sistema bat duen 8,13 magnitudeko izarra.
- HD 46375, Jupiter bero motako exoplaneta bat duen izar azpierraldoi laranja.
- HD 50064, Asko aztertu gabeko izar hipererraldoi urdina.
- HD 52265, nano horia, eguzki analogoa. Bere inguruan gasezko erraldoi bat aurkitu da.
- Ross 614 (V577 Monocerotis), nano gorria, gure eguzki sistematik gertu dagoena.
- Gliese 250, 28,4 argi urteko distantziara dagoen izar bitarra, nano laranja batek eta nano gorri batek osatua.
Zeru sakoneko objektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- M50 kumulu irekia, 3000 argi urteko distantziara
- NGC 2232, NGC 2343, NGC 2353 eta NGC 2506, hauek ere kumulu irekiak.
- Roseta Nebulosa (NGC 2237-9,46), nebulosa difuso bat, NGC 2244 kumulu irekiaren ondoan. Bere izarrak nebulosaren materialetik abiatuta sortu dira.
- Gabonetako Zuhaitz Kumulua eta Kono Nebulosa (NGC 2264). Bi objektuak elkartuta daude eta 2600 argi urteko distantziara daude.
- NGC 2346, tximeleta formako nebulosa planetarioa.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monoceros konstelazio moderno bat da. Bere izena Petrus Plancius herbeheretar astronomo eta teologoari ematen zaio 1613an eta Jakob Bartschek Adarbakar bezala erregistratu zuen 1624ko bere izar kartan. Alabaina, Heinrich Wilhelm Olbersek eta Ludwig Idelerrek konstelazioa askoz antzinagokoa dela diote, "Bikietatik eta Karramarrotik hegoalderako bigarren zaldia" bezala agertuz 1564ko idazkietan, eta Joseph Scaligerrek antzinako Pertsiako esfera baten aurkitu izana aipatzen du.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |