Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
|||
469. lerroa: | 469. lerroa: | ||
|[[Iker Irribarria|Irribarria]] |
|[[Iker Irribarria|Irribarria]] |
||
|22-18 |
|22-18 |
||
||[[Bizkaia pilotalekua|Bizkaia]] |
|||
|- |
|||
|[[2018ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia|2018]] |
|||
|[[Jokin Altuna|Altuna III.a]] |
|||
|[[Aimar Olaizola|Olaizola II.a]] |
|||
|22-14 |
|||
||[[Bizkaia pilotalekua|Bizkaia]] |
||[[Bizkaia pilotalekua|Bizkaia]] |
||
|} |
|} |
00:22, 28 maiatza 2018ko berrikusketa
Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Kirola | Esku-huskako pilota |
Sorrera | 1940 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Antolatzailea | Esku Pilota Enpresen Liga |
Enpresak | Aspe eta Asegarce |
Txapel gehien | Julian Retegi (11) |
Gaur egungo txapelduna | Bengoetxea VI.a |
Azken txapelketa | 2017ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia |
Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia —laburturik, Buruz Burukoa—, gaur egun EPELen buruz buruko txapelketa izenaz ere ezaguna, esku huskako pilota profesionalean jokatzen den txapelketa garrantzitsuena da, 1940an sortua. Hasieran, bi urtetik behin jokatzen zuten; eta, 1950tik aurrera, urtero egiten da. 2003. urteaz geroztik EPELek antolatzen du. Gaur egun, esku huskako pilotan, denboraldiko hiru txapelketa nagusietako bat da, binakakoarekin eta lau eta erdikoarekin batera. Hiru lehiaketa horietatik ere, gainera, buruz burukoa da garrantzitsuena, buruz buruko txapeldunak partida guztiak gorriz jokatzen baititu, ohoretzat (gainerakoan, partidako bi aurrelarietatik zaharrena janzten da gorriz, eta haren atzelaria ere bai).
Lehen txapelketaren irabazlea Atano III.a izan zen. Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria, berriz, Retegi II.a da, hamaika txapel baititu.
1995 arte, aurreko urteko txapelketaren irabazlea finalerako sailkatzen zen zuzenean, eta zain egoten zen kanporaketen bidez bere aurkaria erabakitzen zen arte. 1957. urtetik, buruz buruko txapelketa nagusiarekin batera, Bigarren Mailako Buruz buruko Txapelketa jokatzen da, pilotari berrien edo maila baxuagokoen txapelketa. Tradizioz, bigarren mailako txapelketaren irabazleak, hurrengo urtean, lehen mailako buruz buruko txapelketan parte hartzen du.
Txapelketaren irabazleak
Txapelak pilotarien arabera
Pilotaria | Txapelak | Finalak |
Retegi II.a | 11 | 14 |
Azkarate | 6 | 9 |
Retegi I.a | 6 | 8 |
Martinez de Irujo | 5 | 8 |
Olaizola II.a | 4 | 9 |
Beloki | 4 | 6 |
Atano III.a | 4 | 5 |
Eugi | 3 | 5 |
Gallastegi | 3 | 4 |
Galartza III.a | 2 | 7 |
Garcia Ariño I.a | 2 | 6 |
Atano X.a | 2 | 5 |
Lajos | 2 | 5 |
Arriaran II.a | 2 | 4 |
Arretxe | 2 | 4 |
Ogeta | 2 | 3 |
Bengoetxea III.a | 2 | 2 |
Bengoetxea VI.a | 2 | 2 |
Tolosa | 1 | 4 |
Barriola | 1 | 3 |
Xala | 1 | 3 |
Gorostiza | 1 | 2 |
Soroa II.a | 1 | 2 |
Barberito I.a | 1 | 2 |
Urrutikoexea | 1 | 2 |
Irribarria | 1 | 2 |
Patxi Ruiz | 1 | 1 |
Garcia Ariño IV.a | 0 | 5 |
Akarregi | 0 | 3 |
Errandonea | 0 | 2 |
Elkoro | 0 | 2 |
Maiz II.a | 0 | 1 |
Tapia | 0 | 1 |
Etxabe X.a | 0 | 1 |
Felipe | 0 | 1 |
Atano VII.a | 0 | 1 |
Txikito Iraetakoa | 0 | 1 |
Retegi Bi | 0 | 1 |
Txapelak herrialdeen arabera
Herrialdea | Txapelak | Pilotari bakoitzak irabazitako txapelak |
Nafarroa | 45 | Retegi II.ak 11, Retegi I.ak 6, Martinez de Irujok 5, Belokik 4, Olaizola II.ak 4, Eugik 3, Lajosek 2, Bengoetxea III.ak 2, Galartza III.ak 2, Arretxek 2, Bengoetxea VI.ak 2, Barriolak 1, eta Patxi Ruizek 1. |
Gipuzkoa | 14 | Atano III.ak 4, Gallastegik 3, Arriaran II.ak 2, Atano X.ak 2, Soroa II.ak 1, Tolosa I.ak 1 eta Irribarriak 1. |
Bizkaia | 10 | Azkaratek 6, Garcia Ariño I.ak 2, Gorostizak 1 eta Urrutikoetxeak 1 |
Araba | 2 | Ogetak 2 |
Lapurdi | 1 | Xalak 1 |
Errioxa | 1 | Barberito I.ak 1 |