Miguel Soroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Soroa II.a
Soroa II.a 1960an
Izen osoa: Miguel Soroa Goitia
Jaiotza data: 1926ko urtarrilaren 11
Jaioterria: Elduain (Gipuzkoa)
Heriotza data: 2008ko otsailaren 11
(82 urte)
Heriotza herria: Tolosa (Gipuzkoa)
Egungo enpresa: Zendua
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1951ko urtarrilaren 13a
Debutatze pilotalekua: Gros, Donostia

Miguel Soroa Goitia, pilota arloan Soroa II.a deituraz ezaguna (Elduain, Gipuzkoa, 1926ko urtarrilaren 11 - Tolosa, Gipuzkoa, 2008ko otsailaren 11) esku huskako pilotari profesionala eta enpresaburua izan zen. 22 urtez izan zen pilotari profesionala, 1951tik 1973ra bitartean, eta guztira 1.416 partida jokatu zituen.[1]

1954an buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen Eibarren, Barberito 22 eta 4 menderatuta. Urte hartan ere, lau eta erdikoa irabazi zuen, Ogetari 22 eta 14 irabazita. 1955ean, berriz, buruz burukoa 22 eta 13 galdu zuen Arriaran II.aren aurka. 1973an Eskulari esku huskako pilota enpresa sortu zuen, eta Galarretako erremonte enpresako bazkidea izan zen.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Falleció Miguel Soroa, la zurda de oro», Diario Vasco, 2008-02-12.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.