«Telesforo Aranzadi»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
== Biografia ==
===Gaztaroa===
Ikasketak [[Madril]]en egin ondoren, farmazian (1882) eta [[Zientzia naturalak|zientzi naturaletan]] (1889) doktoratu zen. Bitartean [[Antropologia|antropologiaz]] zaletzen hasia zen. Arlo honek haren bizitzaren ardura nagusia beretu zuen, beste eremu askotan lan egin bazuen ere: marrazkigintza, musika, [[etnologia]], [[paleontologia]], etab. 1891. urtean, hogeita hamaika urte zituela, Parisko Antropologia Elkarteak saritu zuen ''El pueblo euskalduna'' lanarengatik, euskal arrazari buruz ikuspegi antropologikotik egindako lehen ikerlanetakoa, hain zuzen. 1895ean Granadako Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko [[Mineralogia]] eta [[Zoologia]] katedra eskuratu zuen. 1887an,  Madrilgo Historia Naturaleko museoan Antropologia saila sortu zutenean, Interesa piztu zitzaionez, arlo honetan zenbait lan egin zituen. 1897an Zientzietako Errege Akademiaren saria jaso zuen zehaztasun handiko "Setas y Hongos en el País Vasco" lanarengatik. 1899an Bartzelonako Farmazia Fakultateko Botanika katedra lortu zuen, eta behin betiko egoitza bertan finkatu. 1917an Bartzelonako Unibertsitateak Antropologia katedra ezarri zuen, eta Aranzadi hautagai bakarra izendatu.  1920an, Antropologiako katedratu egin zen, Bartzelonako Unibertsitateko Zientzia Fakultatean, 1931an jubilatu zen arte.
 
===Arkeologia lana===
2

edits

Nabigazio menua