Arroka igneo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa: 8. lerroa:
== Sailkapena ==
== Sailkapena ==
=== Jatorriaren arabera ===
=== Jatorriaren arabera ===
Bi motatakoak izan daitezke: ''bolkanikoak'' edo ''plutonikoak''.
Bi motatakoak izan daitezke: ''bolkanikoak'' edo ''plutonikoak''.
* [[Arroka bolkaniko]]ak: Estrusiboak dira, [[sumendi]] batetik ateratako magma hoztean sortzen dira. Kanporatutako magma hori oso denbora tarte laburrean hozten baita, ordu batzuk eta aste batzuen arteko denbora tartean. Honen ondorioz ez du denborarik izaten kristalak eratzeko. Arroka hauen adibide dira: [[Basalto]]a, [[andesita]], [[erriolita]] eta [[trakita]].

* [[Arroka plutoniko]]ak: Intrusiboak dira, magmak kanporako bidean [[Litosfera|lurrazala]] ez duenean osorik zulatzen sortzen dira. Egoera horretan magmak hozteko milaka urte behar izaten ditu eta kristalak eratzen dituzte, hozketa denboraren arabera kristalak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Arroka hauen adibide dira: [[Granito]]a, [[granodiorita]], [[diorita]], [[sienita]] eta [[gabro]]a.

20. lerroa: 20. lerroa:

Honen arabera arroka igneoak lau multzotan sailkatzen dira:
Honen arabera arroka igneoak lau multzotan sailkatzen dira:
* [[Felsiko|Arroka felsiko]]ak: %70a baino gehiago silizioz osaturiko arroka igneoak dira, esate baterako [[granito]]a. Kolore argia eta dentsitate baxua izan ohi dute. [[Lurrazal kontinental]]eko arroka ugarienak dira.
* [[Felsiko|Arroka felsikoak]]: %70a baino gehiago silizioz osaturiko arroka igneoak dira, esate baterako [[granito]]a. Kolore argia eta dentsitate baxua izan ohi dute. [[Lurrazal kontinental]]eko arroka ugarienak dira.
* Tarteko arrokak edo andesitikoak: Gutxienez %25a silikato ilunak dituzten arrokak dira. [[Muga konbergente]]etako jarduera biolkanikoari loturik agertzen dira. Izena ematen dion [[andesita]] da adibide egokiena.

* [[Mafiko|Arroka mafiko]]ak: Silikato ilunen kopuru handiak dituzten arrokak dira. Dentsitate handia dute eta [[lurrazal ozeaniko]]a osatzen dute. Magnesio eta burdin kopuru handiagati dute ''mafiko'' izena. Arroka mafiko ugariena [[basalto]]a da.
* [[Mafiko|Arroka mafikoak]]: Silikato ilunen kopuru handiak dituzten arrokak dira. Dentsitate handia dute eta [[lurrazal ozeaniko]]a osatzen dute. Magnesio eta burdin kopuru handiagati dute ''mafiko'' izena. Arroka mafiko ugariena [[basalto]]a da.
* [[Arroka ultramafiko]]ak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. Lurrazalean nahiko urriak dira, ez ordea Mantuaren goiko partean. Adibide tipikoa [[peridotita]] da.
* [[Arroka ultramafiko]]ak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. Lurrazalean nahiko urriak dira, ez ordea Mantuaren goiko partean. Adibide tipikoa [[peridotita]] da.

== Garrantzia ==
== Garrantzia ==
[[Geologia]]ren ikuspuntutik garrantzia handia dute hainbat arrazoi direla eta.
[[Geologia]]ren ikuspuntutik garrantzia handia dute hainbat arrazoi direla eta.
* [[Mantu]]aren konposizioaren inguruko informazioa ematen dute arroka hauetan dauden mineralek, sortu diren tenperatura eta presioa bereziki aztertzen delarik.
* [[Mantu]]aren konposizioaren inguruko informazioa ematen dute arroka hauetan dauden mineralek, sortu diren tenperatura eta presioa bereziki aztertzen delarik.
* Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako.
* Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako.
* Inguru tektoniko espezifikoen aztarnak izaten dituzte, plaken tektonikaren ereduak eraikitzeko lagungarriak izan daitezke.
* Inguru tektoniko espezifikoen aztarnak izaten dituzte, plaken tektonikaren ereduak eraikitzeko lagungarriak izan daitezke.
55. lerroa: 55. lerroa:

{{commonskat}}
{{commonskat}}

[[Kategoria:Arrokak]]
[[Kategoria:Arrokak]]

10:24, 31 urtarrila 2019ko berrikusketa

Hozten ari den magma.

Arroka igneoak, magmatikoak edo harri igneoak magma likidoa hoztean sortutako harriak dira. Lurrazalean geruzako arroken % 90-95 artean arroka igneoek osatzen dute.

Etimologia

Latinezko ignis hitzetik datorkie izena. Honek "sua" esan nahi du, izan ere magma beroa urtzean sortzen baita. Arroka bolkanikoak izendatzeko erromatarren Vulkano (suaren jainkoa) hartu da eta plutonikoak izendatzeko berriz Pluton (lur barneko jainkoa).

Sailkapena

Jatorriaren arabera

Bi motatakoak izan daitezke: bolkanikoak edo plutonikoak.

  • Arroka bolkanikoak: Estrusiboak dira, sumendi batetik ateratako magma hoztean sortzen dira. Kanporatutako magma hori oso denbora tarte laburrean hozten baita, ordu batzuk eta aste batzuen arteko denbora tartean. Honen ondorioz ez du denborarik izaten kristalak eratzeko. Arroka hauen adibide dira: Basaltoa, andesita, erriolita eta trakita.
  • Arroka plutonikoak: Intrusiboak dira, magmak kanporako bidean lurrazala ez duenean osorik zulatzen sortzen dira. Egoera horretan magmak hozteko milaka urte behar izaten ditu eta kristalak eratzen dituzte, hozketa denboraren arabera kristalak handiagoak edo txikiagoak izango dira. Arroka hauen adibide dira: Granitoa, granodiorita, diorita, sienita eta gabroa.

Arroka intrusiboen artean badago hirugarren talde txiki bat, Arroka filoniarrak izena hartzen duena. Hauek sumendiaren zainetan solidotzen dira, azaletik nahiko gertu. Aurreko bi moten tarteko ezaugarriak izaten dituzte. Arroka hauen adibide dira: Porfiroa eta pegmatita.

Konposizio kimikoaren arabera

Arroka igneoak silikatoz osaturik daude gehienbat, magmaren pisuaren %98a hartzen baitute. Silikato hauei loturiko ioiak aluminioa, kaltzioa, sodioa, potasioa, magnesioa eta burdina dira nagusiki. Magma hozterakoan silikato hauek elkar konbinatzen dira silikatoen bi talde handi osatuz:

  • Silikato ilunak edo ferromagnesikoak: burdin eta magnesio asko dute baina silizio gutxi.
  • Silikato argiak: Aurrekoek baino silizio gehiago dute eta ioien artean potasioa, sodioa eta kaltzioa nabarmentzen dira.

Honen arabera arroka igneoak lau multzotan sailkatzen dira:

  • Arroka felsikoak: %70a baino gehiago silizioz osaturiko arroka igneoak dira, esate baterako granitoa. Kolore argia eta dentsitate baxua izan ohi dute. Lurrazal kontinentaleko arroka ugarienak dira.
  • Tarteko arrokak edo andesitikoak: Gutxienez %25a silikato ilunak dituzten arrokak dira. Muga konbergenteetako jarduera biolkanikoari loturik agertzen dira. Izena ematen dion andesita da adibide egokiena.
  • Arroka mafikoak: Silikato ilunen kopuru handiak dituzten arrokak dira. Dentsitate handia dute eta lurrazal ozeanikoa osatzen dute. Magnesio eta burdin kopuru handiagati dute mafiko izena. Arroka mafiko ugariena basaltoa da.
  • Arroka ultramafikoak: Silikato ilunen kopurua %90etik gorakoa da. Lurrazalean nahiko urriak dira, ez ordea Mantuaren goiko partean. Adibide tipikoa peridotita da.

Garrantzia

Geologiaren ikuspuntutik garrantzia handia dute hainbat arrazoi direla eta.

  • Mantuaren konposizioaren inguruko informazioa ematen dute arroka hauetan dauden mineralek, sortu diren tenperatura eta presioa bereziki aztertzen delarik.
  • Bolkanismo fenomenoak gertatu ziren datak zehazki kalkulatzea ahalbidetzen baitite, datazio erradiometrikoa erabiltzen da horretarako.
  • Inguru tektoniko espezifikoen aztarnak izaten dituzte, plaken tektonikaren ereduak eraikitzeko lagungarriak izan daitezke.
  • Hainbat kasutan mea garrantzitsuak gordetzen dituzte barnean, esate baterako granito eta dioritek wolframa, eztainua eta uranioa izaten dute sarritan eta gabroek aldiz kromoa eta platinoa.

Toki aipagarriak

Iruditegia

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arroka igneo Aldatu lotura Wikidatan