Jump to content

«Oñatiko ituna (Lehen Karlistaldia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Hala ere, karlisten [[batailoi]] gehienak, hogeita zazpi hain zuzen, ez zeuden ados gerra amaitzeko baldintzekin. Eta soldadu asko ez zegoen prest armak entregatzeko. Bestalde, Karlos erregegaia [[Frantzia]]<nowiki/>rako bidean zen jadanik, armadako ofizial eta soldadu askorekin, eta beste batzuk [[Amerika|Ameriketa]]<nowiki/>rako eta [[Filipinak|Filipineta]]<nowiki/>rako bidea hartua zuten.
[[Fitxategi:Primera Guerra Carlista.svg|thumb|Bataila eremuen mapa]]
 
Karlisten aldetik Urbiztondo jenerala arduratu zen batailoiak Bergarara bideratzen, eta abuztuaren hogeita hamaikan Espartero eta Maroto jeneralek "[[Bergarako besarkada]]"rekin agertu zuten Lehen Karlistaldiaren amaiera, batailoi karlisten eta liberalen aurrean ituna berriro sinatuz, eta besarkada batekin adostasuna antzeztuz. Baina agindutako batailoi karlista denak ailegatu ez zirenez, ondorengo egunetan beste hiru bider errepikatu zuten zeremonia bera. Guztira, hamasei batailoi karlista agertu ziren.
 
1.010

edits