Lutxanako gudua
Lutxanako gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Karlistada | |||
Iparraldeko frontea | |||
![]() | |||
Data | 1836ko abenduaren 23tik 24ra | ||
Lekua |
Lutxana ![]() 43° 17′ 35″ N, 2° 58′ 17″ W / 43.29306°N,2.97139°W | ||
Koordenatuak | 43° 17′ 35″ N, 2° 58′ 17″ W / 43.2931°N,2.97139°WKoordenatuak: 43° 17′ 35″ N, 2° 58′ 17″ W / 43.2931°N,2.97139°W | ||
Emaitza | Isabelinoen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
| |||
|
Lutxanako gudua, Lehen gerra Karlistan (7 urteko gerra edo lehen gerra zibila deitu izandakoa ere) gertatutako gudua izan zen. 1836ko abenduaren 23tik 24ra Erandioko Lutxana auzoan gertatu zen gudua izan zen, Bilboko bigarren setioa amaitu zuena. Alde batean karlistak zeuden. Hauek, Karlos Maria Isidro Borboia erregea zela defendatzen zuten eta beraien kontra Isabelinoak zituzten. Isabel II.a erregina izatea espero zuten. Momentu horretan umea zen eta bere ama Maria Kristina Borboia defendatzen zuten.
Eduki-taula
Aurretik jasotakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karlistak ez zuten dirurik gerra jarraitzeko 1836ko urte hasieran eta diru bila Londonera joatea erabaki zuen Juan Bautista Errok. Errok, Ignacio Lardizabal bidali zuen Londonera. Milioi bat real eskuratu nahi zituzten baina ez zioten dirua eman Lardizali, eta Bilbo eskuratuta kreditua emango ziotela uste zuten Karlistak. Setioa egitea Durangon erabaki zuten urriaren 14en. Nazario Egia generala karlistak Bruno Villarreali eman zion boterea setioa egiteko. Bonbardaketa 25ean hasi zuten. Egun horretan, Espartero, geneal Isabelinoa Villarcayon zegoen, bilbotik 90 km-ra. Esparteroren tropa batzuk Portugaletera ailegatu ziren 26an, Santanderretik. Espartero suministro arazoak zituen eta ez zen Bilborako bidea hasi azaroaren 25era arte, bere 14.000 soldaduekin. Bi egun pasa ostean Bilbora ailegatu zen. Bilbora sartzen saiatu zen baina karlistek balentria askoz defendatu zuten eta Esparterok baja asko izan zituen. Honegatik, Nerbioi ibaiko beste aldetik erasotzea pentsatu zuen. Bilboko bigarren setioak hilabete eta erdiz iraun ostean, bertako biztanleak estu eta larri zebiltzan. Bonbardaketak batetik eta blokeoak eragindako elikagaien eskasia bestetik, bilbotarrek itxaropen guztia kanpotik zetorren laguntzarengan jarria zuten.
1836ko abenduaren 22an, Espartero Lutxanako zubiaren ingurutan maniobratzen hasi zen. Britainiar itsas-armadako bi ontzien laguntzaz -hauetatik egindako bonbardaketak erabakiorrak izan ziren- Lutxanako zubi gaineko posizioak erasotzeari ekin zion.
Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abenduaren 23an Galindo erreka gainetik txalupez egindako zubia zabaltzea lortu zuen, tropa liberalen eraso mugimendua arinduz. Baina helburua Lutxanako zubia zen, karlistek moztua eta tropa liberalak Bilbora inguratzeko berreraiki beharrekoa.
Berriro guda-ontzi britainiarren laguntzaz baliaturik, liberalak Lutxanako zubiaren bi aldeko posizioak eskuratzen saiatu ziren, abenduaren 24ko arratsaldean, txalupa eta gabarretan igarotako tropen bitartez, helburua lortuz. Borrokarik gogorrenak gabon gauean eman ziren. Oraa jeneralak zuzentzen zituen tropa liberalak Lutxanako zubi gaineko posizioak bereganatzeko sekulako ahaleginak egin zituzten, baina karlistak eraso guztiei eusten zieten.
Gaua oso iluna zen eta elurra mara-mara ari zuen, egoera larriki gogortuz. Espartero bera jarri zen eraso liberalen buruan, baina Egiaren karlistek ez zuten amore ematen. Bi aldeetako soldaduek neka-neka eginda zeudenean, Oraak erretiradarako doinua eman zezan eskatu zion korneta bati. Honek, nahastuta, erasorako deia jo zuen. Hau entzunik, karlistek beste eraso bati aurre egin ezinean, atzera jo zuten, liberalen garaipena bermatuz. Karlistak hiriaren setioa amaitutzat eman zuten, Espartero Bilbon sartzen zen bitartean. Espainia guztian ospatu zuten liberalek Lutxanako garaipena, Bilbo, bere erresistentziagatik, euskal liberalen ikur bihurtuz.
Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Isabelinoak 25ean bertan sartu ziren Bilbora. Karlisten artean nahasmena nagusi zen. Traizioa egon zela pentsatu zuten askok. Hau guztia gainera, tropen morala asko murriztu zuen.
Vitoria-Gazteizera 29ean ailegatu zen berria, eta handik Espainia osora hedatu egin zen. Liberalen aldean, Espartero Lutxanako Konde izendatu zuten. Karlisten aldean, Egia eta Vilarreal bere aginteak galdu zituzten. Antonio Aymerich Ortiz de Pinedo, José Aimerichen semea, hil egin zen. Antonio, momentu horretan gerraren ministroa zenaren semea zen.
Zalantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egiak eta Vilarrealek ez zuten ezer idatsita utzi beraien mugimendu motel eta ez ohikoak azaltzeko. Zergatik ez ziren Bilbotik abiatu Potugaletera Esparteroren tropak suntzitzera Azaroaren 26ean ?. Esparteroren tropak etorri berriak ziren itsasuntziz eta momentu aproposa zen. Beste galdera bat dago: zergatik ez zuten Esparteroren tropak atakatu Abenduaren 5ean edo hurrengo egunetan noiz ekaitza zela eta, Nerbioi ibaian jarritako txalupez egindako zubia suntzituta zegoean?
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Episodios Nacionales, Luchana liburukia (1899), Benito Pérez Galdósek idatzia[1].
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. Lutxana. Gipuzkoakultura. CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.