Spin-off enpresa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
77. lerroa: 77. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
[https://www.stockspinoffs.com/ Stock Spinoffs]


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
* [https://www.spri.eus/ SPRI Taldea]
* [https://www.spri.eus/ SPRI Taldea]
* [https://www.stockspinoffs.com/ Stock Spinoffs]
*[https://europa.eu/european-union/business_en Life and business in the European Union]
*[https://europa.eu/european-union/business_en Life and business in the European Union]
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}
86. lerroa: 86. lerroa:
[[Kategoria:Enpresak]]
[[Kategoria:Enpresak]]
[[Kategoria:Ingelesezko hitzak eta esaldiak]]
[[Kategoria:Ingelesezko hitzak eta esaldiak]]
{{DEFAULTSORT:Enpresa Spin-off}}

20:39, 23 abendua 2019ko berrikusketa

Enpresa Spin-off bat beste enpresa nagusiago baten azpinegozio gisa sortu den enpresa berria da. Lehendik dagoen konpainiak diru-sarrerak sortzeko negozio kontzeptu edo teknologia berri bat garatzen duenean, aukera hori aprobetxatu dezake Spin-off enpresa berri baten bidez.[1]

Spin-off motak

Fitxategi:Reasons-for-Corporate-Spinoff.jpg
Spin-off bat sortzeko arrazoiak

Enpresetakoa

Sozietate nagusiko dibisio edo atal bat juridikoki besberdintzen denean. Enpresa independente bihurtzen da, aktibo, langile, jabetza intelektuala, teknologia edo lehendik dauden produktuak eta zerbitzuak bereganatuz[2]. Sozietate nagusiko akziodunek sozietate berrian akzio baliokideak jasotzen dituzte, jatorrizko akzioetan ondare galera konpentsatzeko. Hala ere, akziodunek konpainiek modu independentean erosi eta saldu ahal izango dituzte. Horrek konpainietako inbertsioa erakargarriagoa bilakatzen du; izan ere, akzioen erosleek hazkunde gehien izango dutela uste duten negozioaren zati baten inbertitu dezakete.[3]

Mass media

Komunikabide masiboen bidez audientzia handia lortzen duten komunikabideen teknologia askotariko bat aipatzen du.[4] Hor kokatzen dira bereziki irrati eta telebista programak, bideo jokoak, pelikulak, edo edozein narrazio-lan, lehendik dauden lanetatik xehetasun gehiago eta alderdi desberdinak jorratzen dituzten lanetatik eratorritakoak (adibidez, gaia, pertsonaiak edo gertakari partikularrak).[5]

Ikerkuntzakoak

Bereziki Unibertsitateetan eta Teknologi Zentroetan sortzen dira. Beraien ikerketetatik sortutako asmakizun teknologikoak eraldatzen dituzte, bestela ustiatu gabe geratuko zirelakoan[6].

Fitxategi:Spinoff bat diseinatzen.jpg
Spin-off bat diseinatzen

Ispilu enpresak

Ispilu enpresaren eraketa enpresa publiko berria sortzeko erabiltzen den spin-off modu espezializatua da. Akzioak burtsa publiko baten zerrendatzeko prozesua sinplifikatzen du.

Gobernuen Spin-off

Gobernuen irteera militar edo gobernuz egindako ikerketen emaitzen bermeak dira. Gobernu baten spin-off motako adibide nabarmenena NASAren finantzaketa, ikerketa, lizentzia, instalazio edo laguntzaren bidez merkaturatu den teknologia da[7].

Spin-off berrien hazkundea

Negozio kontzeptu berria, egungo negozio egituran inplementatzen saiatzeko alternatiba da. Bere hazkundea bermatzeko, negozio berriaren alderdi juridikoak, praktikoak eta estrukturalak kontuan hartu behar dira.

Onurak

Zenbait kasutan, ikuspuntu estrategikotik, lehendik dagoen egituratik kanpo dagoen negozio ideia berri bat pentsatzen denean, zentzuzkoa da enpresa berri bat abiatzea, negozio nagusiari lotu gabeko alderdi bat gehitzea baino. Askoz errazagoa izaten da bereizita daudenean negozioak funtzionatzea eta merkaturatzea.
Spin-off baten beste abantaila zera da: negozio kontzeptu desberdinak entitate bereiziak funtzionatzea ahalbidetzen duela. Titulartasunaren ikuspegitik, batzuetan errazagoa da eragiketa osoaren balioa aitortzea negozio ideia guztiz desberdinak bereizita funtzionatzen dutenean. Enpresa arriskua ere dibertsifikatu egiten da.

Bestalde, spin-off berria saldu egin daiteke, mozkinak lortuz enpresa nagusirako bere negozioaren funtsa mantenduz.

Desabantailak

Spinoff baten eragozpenetako bat zera da, sozietate nagusiaren baliabideak sakabanatu egiten direla. Nolabait, aurreko lidergoa diluitzen da, zatituz. Bestalde, baliteke negozio berrira atxikitzen diren profesionalak segurtasun maila bat galtzea, spin-off berriaren bermea epe ertainera gauzatuko delako.

Bideragarritasuna

Negozio berri bat sortzeko ekintzailetza prozesu desberdinetan, berdin dio azpiegiturarik gabe, barne-ekintzailetzan edo spin-off baten, arrakasta lortu nahi bada, ezinbestekoa da bideragarritasun plan idatzi bat egitea. Kasu bakoitzean bere ezaugarri bereziak izanik, spin-off  batekoak 30/35 orri izango ditu, honako lau faktore kritikoak aztertuz:[8]

- Pertsonak. Ekintzailea eta bere taldea, baita hornitzaile, abokatu, aholkulari eta abarren kontaktuak ere.

- Aukera. Produktuaren edo zerbitzuaren irudia eta egokitasuna.

- Testuingurua. Negozioa garatuko dituzten aldagai orokorrak eta sektorialak.

- Arriskua eta saria. Ekintzaileek eta inbertitzaileek bere ekarpenaren helburu ekonomiko ona ziurtatuko dute.

Oso arrunta da pentsatzea dokumentu idatzi bat prestatzea, zeregin burokratikoa dela, baina ideiak eta proiektuak paperean gauzatzea, hirugarrenek irakur ditzaketenak, zehatzagoa eta objektiboa egiten du.

Koldo Saratxagak, Irizar autobus konpainiako zuzendari nagusi ohiak eta 1996an Ernst & Young aholkulariak espainiar estatuan antolatutako "Urteko ekintzailearen saria" lehen edizioaren irabazlea zioenez, "Martxan dagoen negozio baten zaila da etorkizuna modu kuantitatiboan aurreikustea, baina negozio berrian, fidatzeko datu historikorik gabe, aurreikuspenak egin behar dira Bideragarritadsun Planaren bidez. Hobe da denbora galtzea, dirua baino".



Pertsona taldea


Produktua


Marketin


Finantza koadroak


Salmenten koadroa


Ustiapen kontua


Altxortegi koadroa


Egoera Balantzea

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Díaz Sánchez, Eduardo. (2013). NEBTS 3 Nuevas empresas de base tecnológica. Netbiblo, 166 or. ISBN 9788415562528..
  2. Txantiloi:Er Sarries, Luis. (2005). Nuevas estrategias para la competitividad de las empresas. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 136 or. ISBN 9788497690959..
  3. Txantiloi:Er Román, Yolanda. (2019). La estrategia de comunicación de las startups en España. Universitat Oberta de Catalunya, 236 or. ISBN 9788491161578..
  4. Txantiloi:Er Diaz del Dedo, Luis. (2019). Growth Hacking: supera el reto de crear productos digitales exponenciales (Social Media). Anaya Multimendia, 216 or. ISBN 9788441541870..
  5. (Ingelesez) Croteau, David. (2018). Media/Society. Technology, Industries, Content, and Users. SAGE Publishing, 488 or. ISBN 9781506315331..
  6. (Ingelesez) Callan, Benedicte. (2001). Generating Spin-offs: Evidence from Across the OECD. OECD Publishing, 321 or. ISBN 92-64-17580-6...
  7. (Ingelesez) Williams, Jack Francis. (2001). International Urban Planning Settings. Lessons of success. Emerald Group Publishing, 426 or. ISBN 0-7623-0695-5..
  8. Txantiloi:Er Irizar, Iñazio. (2015). El Plan de Negocio en la práctica. Netbiblo, 333 or. ISBN 978-84-9745-9907..

Ikus, gainera

Kanpo estekak