Irizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irizar S. Coop
Irizar, Ormaiztegi. Euskal Herria.jpg
Irizar taldearen egoitza nagusia. Ormaiztegi, Gipuzkoa, Euskal Herria.
Sektorea Ibilbide motz, ertain eta luzea egiten dituzten autokar eta autobusen fabrikazioa.
Sorrera 1889
Sortzailea José Antonio Irizar
Egoitza Zumarraga Bidea, 8.
Ormaiztegi, Gipuzkoa
 EH
Irizar hemen kokatua: Euskal Herria
Irizar
Irizar
Irizar (Euskal Herria)
Merkatuak Europa, Asia, Amerika eta Afrika
Langileak 3.100 langile ingurua
(mundu osoko Irizar lantegietako langile kopurua)
Webgunea www.irizar.com

Irizar S. Coop Goierri eskualdeko Ormaiztegi udalerrian dagoen enpresa bat da (Gipuzkoa, Euskal Herria), luxuko autobusak egiten dituena eta bere jarduera komertziala 71 herrialdetara hedatua duena. Espainian lider absolutua da eta Europako sektorean bigarrena. 731 pertsonek osatua dago eta 1889an sortu zen.

1998an, itunak sinatzeko estrategiaren haritik, Irizar Group sortu zen, kokagune hauetako jarduerak integratuz: IRIZAR TIANJIN (Txina 1995), IRIZAR MAGHREB (Maroko, 1997), IRIZAR BRASIL (1998), IRIZAR MEXIKO (1999), INTERNATIONAL HISPACOLD (Espainia 1997), IRIZAR TVS LTD (India 2001), MASATS S.A. (Espaina 2002) eta IRIZAR SOUTHERN AFRICA (Hegoafrika 2004) honek bederatzi proiektu suposatzen ditu 3.000 pertsona baino gehiagorekin.

Produktuak eta merkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeo-Gernika-Bilbo linea Zabalburu plazan (Bilbo).

Luxuko autobusen karrozeriagintza sektoreak, España urteko 9000 unitateko merkatua hornitzen du. Europan 7 fabrikatzaile dira urtean 1 autobus baino gehiagokoak eta horien artean IRIZAR bigarrena da 1998tik (gaur egun Irizarrek urtean 12 autobus baino gehiago egiten ditu). Espainiako merkatua guztira 13 karrozeriagilek hornitzen dute eta horien artean IRIZAR da lider nagusi %40,5ko kuotarekin (2005). IRIZARek, Europan nagusi den joeratik aldenduz, 1993tik merkatuak ugaritu eta produktu bakarrean

Irizar Eurorider D43.
Irizar New Century.
Irizar PB.

Enpresa Bikaintasunerantz Aurrerabidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n IRIZARek Enpresa Bikaintasuneranzko aurrerabide ikusgarriari ekin zion eta horrek poliki-poliki antolaera hierarkiko-funtzional gunekako edo sailkako interesen arabera kudeatutako batetik bezeroa asebetetzea helburu duen prozesukako kudeaketa batera iraganarazi zuen, eta azken horren ezaugarria, batez ere talde-lanaren bidez, pertsonak pixkanaka autokudeatzea da, horrela “bezero edo merkaturatzetik hasi eta autobus zerbitzatuaren azkeneraino”

Irizar Group[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irizar Tianjin (Txina 1995)
  • Irizar Maghreb (Maroko 1997)
  • International hispacold (Espainia 1997)
  • Irizar Brasil (Brasil 1998)
  • Irizar Mexiko (Mexiko 1999)
  • Irizar Tvs ltd. (India 2001)
  • Masats S.A. (Espainia 2002)
  • Irizar Southern Africa (Hego Afrika, 2004)

Produktu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974ko iragarkia.

Irizarren produktuak ondorengoak dira:

  • Irizar PB:
  • Irizar Century
  • Irizar i4

Irizar karrozeriak merkatuko ekoizle gehienei saltzen zaie: Mercedes-Benz, Iveco, MAN, DAF, Volvo, Master Road eta, batik bat, Scania-ri.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irizar Aldatu lotura Wikidatan