Ana Galarraga: berrikuspenen arteko aldeak
Informazio berria gehitu erreferentziekin |
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
{{Erreferentzia zerrenda}} |
{{Erreferentzia zerrenda}} |
||
== Kanpo estekak == |
|||
{{bizialdia|1970eko||Galarraga, Ana}} |
{{bizialdia|1970eko||Galarraga, Ana}} |
||
22:11, 19 martxoa 2020ko berrikusketa
Ana Galarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1970eko ekainaren 9a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Elhuyar Fundazioa |
Kidetza | Literaturia Euskal Idazleen Elkartea Udako Euskal Unibertsitatea Berria |
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren eta euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa euskaraz sustatuz.
Ibilbidea
Albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da.
Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia-aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[1] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[2] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren lagunak lagun Marikalanbre bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[3] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 200 artikulu baino gehiago erakusten ditu.[4]
2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[5][6] Zientza-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[7][8]
Genero-ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan sistema zientifikoaren genero-arrakala erakutsiz.[9]
Literaturia izeneko literatura-jardunaldietako antolatzaileetako bat da,[10] eta Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza batzordeko kidea.[11]
Erreferentziak
- ↑ «Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Galarraga, Ana. «Egilearen azken artikuluak» berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran,. (2014). Marikalanbre, bizitzaren laborategian. Elhuyar ISBN 9788494296307. PMC 920312507..
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: 'Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena'» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga - Revista Mètode» metode.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Aiestaran, Ana Galarraga. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «"Ikerlarien bizitza ez da bizigarria inorentzat" - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ Imanol Ubeda. (2015-05-02). Literaturia 2015, Ana Galarraga. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- ↑ Galarraga, Ana. (2011). «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).