Aditz-joko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Konjugazioa''' pertsona eta [[Numero (gramatika)|numeroen]] araberako [[Aditz|aditzak]] aldatzea da [[Hizkuntzalaritza|hizkuntzalaritzan]]. [[Euskara|Euskaran]] hainbat aditz bakarrik pertsona eta numeroen arabera aldatzen dira, hala nola, «izan», «eduki», «joan», «ekarri», «ibili», «etorri» eta besteak.
'''Konjugazioa''' [[Aditz|aditzak]] pertsona eta [[Numero (gramatika)|numeroen]] araberako aldatzea da [[Hizkuntzalaritza|hizkuntzalaritzan]]. [[Euskara|Euskaran]] hainbat aditz bakarrik pertsona eta numeroen arabera aldatzen dira, hala nola, «izan», «eduki», «joan», «ekarri», «ibili», «etorri» eta besteak.


«Izan» aditzaren [[Denbora (hizkuntzalaritza)|orainaldiko]] konjugazioa, adibidez: «(ni) '''naiz'''», «(hi) '''haiz'''», «(zu) '''zara'''», «(bera, hura, hau, hori) '''da'''», «(gu) '''gara'''», «(zuek) '''zarete'''», «(haiek, hauek, horiek) '''dira'''».
«Izan» aditzaren [[Denbora (hizkuntzalaritza)|orainaldiko]] konjugazioa, adibidez: «(ni) '''naiz'''», «(hi) '''haiz'''», «(zu) '''zara'''», «(bera, hura, hau, hori) '''da'''», «(gu) '''gara'''», «(zuek) '''zarete'''», «(haiek, hauek, horiek) '''dira'''».

09:19, 27 urtarrila 2021ko berrikusketa

Konjugazioa aditzak pertsona eta numeroen araberako aldatzea da hizkuntzalaritzan. Euskaran hainbat aditz bakarrik pertsona eta numeroen arabera aldatzen dira, hala nola, «izan», «eduki», «joan», «ekarri», «ibili», «etorri» eta besteak.

«Izan» aditzaren orainaldiko konjugazioa, adibidez: «(ni) naiz», «(hi) haiz», «(zu) zara», «(bera, hura, hau, hori) da», «(gu) gara», «(zuek) zarete», «(haiek, hauek, horiek) dira».

Munduko hizkuntzetan

Munduko hizkuntza askok konjugazioa dute. Hizkuntza batzuen konjugazioen arauak bakun eta egonkorrak dira; beste batzuek, berriz, konjugazioen arau konplexuak dituzte, baita salpuespenak ere.

Ingelesak (indoeuropear hizkuntzen kidea) bere garapenaren bidean ia galdu du konjugazioa; hirugarren pertsonarekin bakarrik agertzen da (eta orainaldian bakarrik): come «etorri», I come «nator», you come «zatoz», he/she/it comes «dator», we come «gatoz», you come «zatozte», they come «datoz» (ingelesezko thou «hi» izenordainak konjugazioa ere gordetzen du, baina ez da erabiltzen gaur egun). Nolanahi ere, ingelesezko «izan» aditzak konjugazioa gordetzen du: I am, you are, he/she/it is, we are, you are, they are (orainaldia), I was, you were, he/she/it was, we were, you were, they were (lehenaldia).

Alemanierak, germaniar hizkuntzen beste kideak, konjugazioaren arau egonkorrak du, hau da, aditz guztiek konjugazioaren atzizki berdinak dituzte (hala ere, «izan» aditza era berezian aldatzen da); aditzak aldatzerakoan erroko bokalak aldatu daitezke batzuetan: kommen «etorri», ich komme «nator», du kommst «zatoz», er/sie/es/das kommt «dator», wir kommen «gatoz», ihr kommt «zatozte», sie kommen «datoz»; lesen «irakurri», ich lese, du liest, er/sie/es/das liest, wir lesen, ihr lest, sie lesen.

Eslaviar hizkuntzek konjugazioaren arau konplexuak dituzte, salbuespen ugariekin; polonierazko konjugazioa, adibidez: pić «edan», ja pi «edaten dut», ty pijesz «edaten duzu, duk», on/ona/ono/to pije «edaten du», my pijemy «edaten dugu», wy pijecie «edaten duzue», pi «edaten dute»; czytać «irakurri», ja czytam, ty czytasz, on/ona/ono/to czyta, my czytamy, wy czytacie, oni czyta.

Finladndierak eta bepsaerak, uraldar hizkuntzen kideak, konjugazioaren arau egonkorrak dituzte, baina atzizki guztiak aditzen erroei bakarrik gehitzen zaizkie eta erro horiek sarritan ez dira ageriak, beraz, ikasi behar dira; bepsaerazko konjugazioa, adibidez (orainaldia): tulda (tule- da erroa) «etorri, sartu», minä () tulen «nator», sinä tuled «zatoz», hän/se tuleb «dator», mö tulem «gatoz», tö tulet «zatozte», hö tuleba / tuldas (dialektoaren arabera) «datoz»; sauda (sauvo- da erroa) «eraiki», sauvon, sauvod, sauvob, sauvom, sauvot, sauvoda / saudas.

Hungarieran, uraldar hizkuntzen beste kidean, esaldiak objektu bat edukitzearen arabera aditzak era ezberdinetan aldatzen dira: Olvasom a könyvet «Liburua irakurtzen dut», Olvasok «Irakurtzen dut».

Hizkuntza batzuen konjugazioak ekintzaren subjektua (ekintzailea) eta objektua (hartzailea) adierazten ditu (euskarazko «Etxeak ditut» esaldian bezala), adibidez, groenlandiera, zuluera eta nahuatlaren konjugazioak.

Hizkuntza batzuen aditzak numeroaren arabera bakarrik aldatzen dira, adibidez, samoerazko aditzak: siva «dantzatu» (singularra) — sisiva (plurala).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak