Maialen Chourraut: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Erreferentzia batzuk gehitu eta kontu pare bat osatu
2. lerroa: 2. lerroa:
'''Maialen Chourraut Iurramendi''' ([[Lasarte-Oria]], [[1983]]ko [[martxoaren 8]]a) euskal kirolaria da, ur bizietako [[kayak]] (K1) modalitatean aritzen dena. [[Club Atlético San Sebastián|Atletico San Sebastian]] taldekoa da.
'''Maialen Chourraut Iurramendi''' ([[Lasarte-Oria]], [[1983]]ko [[martxoaren 8]]a) euskal kirolaria da, ur bizietako [[kayak]] (K1) modalitatean aritzen dena. [[Club Atlético San Sebastián|Atletico San Sebastian]] taldekoa da.


[[Miguel Indurain]]ekin batera euskal kirolari bakarra da inoiz urrezko domina olinpiarra lortu duena.
[[Miguel Indurain]]ekin batera euskal kirolari bakarra da inoiz urrezko domina olinpiarra lortu duena. Haren kirol ibilbidean hiru domina lortu ditu Tokioko balentriarekin: Zilarrezko domina falta zitzaion, Londresen brontzea eta Rion urrea kolkoratu eta gero.


Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.
Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.
14. lerroa: 14. lerroa:
[[2016]]an azkenik [[2016ko Udako Olinpiar Jokoak|Rioko Olinpiar Jokoetan]] urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Urrezko domina Chourrautentzat|data=2016-08-12|url=http://www.berria.eus/albisteak/125682/urrezko_domina_chourrautentzat.htm}}</ref>
[[2016]]an azkenik [[2016ko Udako Olinpiar Jokoak|Rioko Olinpiar Jokoetan]] urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[Berria]]|izenburua=Urrezko domina Chourrautentzat|data=2016-08-12|url=http://www.berria.eus/albisteak/125682/urrezko_domina_chourrautentzat.htm}}</ref>


[[2020ko Udako Olinpiar Jokoak|2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan]] zilarrezko domina lortu du.<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=ZUZENEKOA: Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/200937/zuzenekoa-maialen-chourrautek-zilarrezko-domina-irabazi-du.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-07-27}}</ref>
[[2020ko Udako Olinpiar Jokoak|2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan]] zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jakes Goikoetxea, Berriemaile|abizena=berezia|izenburua=«Ametsa domina bat lortzea da; helburua, Maialen azkar bat ikustea»|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/200951/ametsa-domina-bat-lortzea-da-helburua-maialen-azkar-bat-ikustea.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-07-27}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=TAI GABE DIGITALA|abizena=SL|izenburua=Maialen Chourrautek zilarrezko domina eskuratu du Tokion|hizkuntza=eu|data=2021-07-27|url=https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20210727/2016an-lortutako-urrea-defendatuko-du-maialen-chourrautek-gaurko-finalean|aldizkaria=naiz:|sartze-data=2021-07-27}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Berria|izenburua=ZUZENEKOA: Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du|hizkuntza=eu|url=https://www.berria.eus/albisteak/200937/zuzenekoa-maialen-chourrautek-zilarrezko-domina-irabazi-du.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2021-07-27}}</ref>


== Emaitzak ==
== Emaitzak ==

10:39, 27 uztaila 2021ko berrikusketa

Maialen Chourraut

Bizitza
JaiotzaLasarte-Oria1983ko martxoaren 8a (41 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria
Altuera161 zentimetro
Jasotako sariak

maialenchourraut.com
IMDB: nm5308606 Olympic.org: maialen-chourraut Edit the value on Wikidata

Maialen Chourraut Iurramendi (Lasarte-Oria, 1983ko martxoaren 8a) euskal kirolaria da, ur bizietako kayak (K1) modalitatean aritzen dena. Atletico San Sebastian taldekoa da.

Miguel Indurainekin batera euskal kirolari bakarra da inoiz urrezko domina olinpiarra lortu duena. Haren kirol ibilbidean hiru domina lortu ditu Tokioko balentriarekin: Zilarrezko domina falta zitzaion, Londresen brontzea eta Rion urrea kolkoratu eta gero.

Maialen Chourraut lasarteoriatarraren kirol-merituen omenez, Lasarte-Oriako Kiroldegi Munizipalaren izena, “Lasarte-Oriako Maialen Chourraut Kiroldegi Munizipala” izango da.


Ibilbidea

Atletico San Sebastian klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. 2000an Bratislavako Munduko Junior Txapelketan parte hartu zuen, eta 2001ean Espainiako selekzio nagusian sartu zuten. 2004an, 23 urtez azpiko Europako txapeldunorde atera zen. 2008an, Beijingo Olinpiar Jokoetan 16. postua lortu zuen.[1] 2009ko Munduko Txapelketan bigarren eta 2011koan hirugarren gelditu ostean, 2012an Cardiffen eta Pauen jokatutako Munduko Kopako probetan nagusitu zen[2] eta Londresko Olinpiar Jokoetan bere ibilbideko arrakasta handienetako bat erdietsi zuen: brontzezko domina.[3]

2013an lehiaketetatik at egon zen, ama izan zelako. 2014an, Europako txapeldunorde izan zen taldekako K-1 Slalomean, eta La Seu d'Urgelleko Munduko Kopako proba irabazi zuen. 2015ean, Markkleebergen jokatutako Europako Txapelketan urrezko domina kolkoratu zuen.[1]

2016an azkenik Rioko Olinpiar Jokoetan urrezko domina erdietsi zuen arrakasta handiz. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.[4]

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu du, hark amesten zuen moduan.[5][6][7]

Emaitzak

Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba
2007 Munduko Txapelketa[8]  Foz do Iguaçu (Brasil) 14.a K-1 Slaloma
2007 Munduko Txapelketa[8]  Foz do Iguaçu (Brasil) 7.a K-1 Slaloma taldeka
2008 Olinpiar Jokoak[9]  Beijing (Txina) 16.a K-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[8]  La Seu d'Urgell (Katalunia) 2.a (zilarrezko domina) K-1 Slaloma
2009 Munduko Txapelketa[8]  La Seu d'Urgell (Katalunia) 11.a K-1 Slaloma taldeka
2011 Munduko Txapelketa[8]  Bratislava (Eslovakia) 3.a (brontzezko domina) K-1 Slaloma
2012 Olinpiar Jokoak[9]  Londres (Erresuma Batua) 3.a (brontzezko domina) K-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[8]  Londres (Erresuma Batua) 5.a K-1 Slaloma
2015 Munduko Txapelketa[8]  Londres (Erresuma Batua) 9.a K-1 Slaloma taldeka
2016 Olinpiar Jokoak[9]  Rio de Janeiro (Brasil) 1.a (urrezko domina) K-1 Slaloma
2021 Olinpiar Jokoak[7]  Tokio (Japonia) 2.a (zilarrezko domina) K-1 Slaloma

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maialen Chourraut Aldatu lotura Wikidatan