Gaspar Melchor de Jovellanos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaspar Melchor de Jovellanos

Minister of Grace and Justice (en) Itzuli

1797ko azaroaren 13a - 1798ko abuztuaren 24a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBaltasar Melchor Gaspar María de Jovellanos
JaiotzaGijón1744ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
BizilekuaMuseo Jovellanos (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaasturiera
HeriotzaVeiga (Navia)1811ko azaroaren 27a (67 urte)
Hobiratze lekuaCapilla de Nuestra Señora de los Remedios (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakasturiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, filosofoa, ekonomialaria, abokatua eta legelaria
KidetzaReal Academia Española

Find a Grave: 16210215 Edit the value on Wikidata

Gaspar Melchor de Jovellanos, baita Xovellanos ere, jaiotzez Baltasar Melchor Gaspar María de Jove Llanos y Ramírez (Gijon/Xixon, 1744ko urtarrilaren 5a - Navia, 1811ko azaroaren 27a) idazle, legelari eta politikari asturiarra izan zen. Ilustrazioak emandako egilerik nabarienetakoa da.

Pablo Olabide eta Campomanesen antzera, fisiokraziaren aldekoa izan zen. Doktrina ekonomiko horren arabera, aberastasun iturri garrantzitsuena, ia bakarra, lurra zen. Gainera, oinarrizko baliabideak, merkataritza askatasuna eta zerga sistemaren aldaketa bultzatu behar zirela aldarrikatzen zuen. Jovellanos, gainera, "zerga bakarraren" aldekoa zen, hau da, Estatuko lurralde guztietako sistema konplexuak bateratzeko zergabide bakarra nahi zuen. 1788 eta 1795 bitartean, "Informe sobre Ley Agraria" ospetsua idatzi zuen.

Literaturan, estilo garbia ezaugarri nagusia du. Drama bat idatzi zuen hitz lauz, El delincuente, Erromantizismoaren aitzindaritzat hartu dena. Olerkiak ere politika edo filosofia ideiak islatzeko bidetzat hartu zituen. Haren lan garrantzitsuena Diario da, hil ondoren argitaratua; Euskal Herriaz hainbat ohar eta berri ageri dira bertan. Lan ugari idatzi izan zituen, hala literaturazkoak nola politikazkoak. Asturieraren bultzatzailea ere izan zen.

Garai hartako ideia berrien aldeko politikari liberala zen. Sevillako eta Madrilgo epailea izan zen, Madrilgo alkate Karlos III.aren eta Karlos IV.aren garaian, eta enbaxadore Errusian. Frantzisko Cabarrús adiskide zuen. Godoyrekin istiluak izan zituen eta Inkisizioarekiko bere jokaera zela eta, preso hartu zuten.

Karlos IV.aren agintaldian, Inkisizioak bere indarra areagotu zuen, eta Jovellanosen etsaiak, erregea bera tartean, kontra jarri zitzaizkion. Errepresio instituzio horrek Jovellanos atxilotu zuen etxean 1801eko martxoan; paper guztiak kendu zizkioten, eta giltzapetuta eraman zuten gatibu penintsulatik Mallorcaraino beste preso arrunt bat bezala. Hor kartzelatuta egon zen 1808 arte.[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez de Muniain, Emilio V. 1993, 145. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Martínez de Muniain, Emilio Valerio. (1993). La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradición y la modernidad. Donostia: Txertoa ISBN 84-7148-281-9..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]