La Palma

Koordenatuak: 28°40′N 17°52′W / 28.67°N 17.87°W / 28.67; -17.87
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Palma
Datu orokorrak
Mendirik altuenaRoque de los Muchachos
Garaiera2.426 m
Motauharte bolkaniko eta lurraldeko administrazio-erakunde
Azalera708,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak28°40′N 17°52′W / 28.67°N 17.87°W / 28.67; -17.87
UTC orduaUTC±00:00
Honen parte daKanariak
KokapenaOzeano Atlantikoa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaSanta Cruz Tenerifekoko probintzia
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa
Leku geografikoaKanariak

La Palma[1][2] Afrika iparraldeko kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiakoa, Kanaria uharteetatik ipar-mendebaldekoena. Santa Cruz Tenerifekoko probintzian dago. 706 km2 ditu, eta 86.062 biztanle zituen 2006an. Hiriburua Santa Cruz de La Palma da.

Toponimia guantxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean guantxeek utzitako toponimia hau topatu dezakegu gaur egun ere: Aceró, Argual, Aridane, Galga, Garafía, Idafe, Taburiente, Tazacorte, Teneguía, Tigalate, Tiguerorte, Tijarafe, Time edo Todoque.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irla menditsua dugu, eta tontorrik altuena Roque de los Muchachos (2.426 m) da. Beste mendi batzuk Pico Bejenado, Pico Birigoyo edo Pico de la Cruz dira.

Iparraldeko erdian, Caldera de Taburienteko parke nazionala izeneko natura parkea dago.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Palma, Kanarietako gainontzeko uharteak bezala, jatorri bolkanikoa duen uharte bat da. Bi milioi urteko adin geologikoarekin, artxipelagoko gazteenetako bat da. Itsas mailatik 4.000 metrora zegoen itsaspeko sumendi batetik sortu zen. Uharteko eraikin bolkanikoak 6.500 metroko altuera du Atlantikoko lautada abisaletik. Uhartea, Cumbre Vieja izeneko sumendi kate baten bidez ondo bereizitako bi klima gunetan banatzen da. Izenak hala iradokitzen duen arren, hegoaldean dagoen Cumbre Vieja eremua gazteagoa da Caldera de Taburientekoa baino[3].

Gainontzeko uharteak bezala, ur-azpian sortu zen konplexu basal bat du. Konplexu basal hau ur-azpian sortutako basalto eta trakitaz osatua dago, eta gabrozko intrusioak ditu, dike bolkaniko basaltikoen sare dentso batek moztua[3]. Konplexu hau Caldera de Taburienteren oinarrian ikus daiteke gaur egun, higaduraren ondorioz. Bi eraikin bolkaniko ikus daitezke konplexu basal honen gainean, bata iparraldean, bestea hegoaldean[3].

Caldera de Taburiente, munduko krater bolkanikorik handiena.
Barranco de las Angustias.

Iparraldean, Caldera de Taburiente dago, erupzioek eta higadurak sortutako urpeko galdara bat, itsas mailatik 3.500 metroko altueraraino azaleratu zena. Galdara hau munduko kraterrik handiena da, nahiz eta higaduraren ondorioz den gaur egungo tamainakoa, orain dela 2 milioi urte hasitako prozesua[4][5]. Galdararen barrualdea iragan geologikoan hustu zen, gaur egungo Taburienteko balkoitik gertu, Las Angustias amildegia den tokian, ireki zen eten batetik laba azkar isuri zelako. Laba igorpen honen aztarnak galdararen barruan ikus daitezke, aztarna horiek (sakanak barneko hormetan) kraterraren erdialdera begira baitaude, eta ez kanpoaldera, erupzio leherkorrak zituen krater batean gertatu zen bezala (Saint Helensen gertatu zen bezala)[6]. Galdarak 9 kilometroko diametroa, 28 kilometroko zirkunferentzia eta 1.500 metroko sakonera du. Las Angustias sakana du irteera bakarra, eta bertatik oinez baino ezin da sartu. Bertan, ur-hartuneez arduratzen diren bi pertsona bakarrik bizi dira. 1954an Caldera de Taburienteko parke nazionala sortu zen. 1.700 eta 2.406 metro arteko garaiera duten tontorrez inguratua dago, non uharteko garaierarik handiena dagoen, Roque de los Muchachos, itsasoaren mailatik 2.426 metrora dagoena. Tontor honetan dago Roque de los Muchachosko behatokia. Iparraldeko konplexu honen zatiak erori dira, ohikoa denez sumendi askotan[3].

Hegoaldean erupzioek jarraitzen dute, gazteagoa den eremu bat izanik[3]. 1971ko urriaren 26an erupzio bat gertatu zen, bertatik Teneguía sumendia sortu zelarik uhartearen hegoaldeko puntan, Fuencaliente udalerrian, zientzialarien jomugan jarraitzen duena gori jarraitzeagatik. Azken erupzioa Palman 2021eko irailaren 19an gertatu zen Las Manchasen[7]. Hegoaldeko sumendi hauen balizko itsasorako kolapso batek sortuko zukeen tsunamiaren inguruan hainbat teoria sortu dira[8].

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (La Palmako aireportua 33m (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 27.0 31.0 32.8 36.6 32.4 29.4 38.4 38.0 36.8 34.4 31.6 28.1 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.6 20.7 21.2 21.6 22.6 24.1 25.5 26.3 26.6 25.5 23.5 21.8 23.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 18.1 18.0 18.5 18.9 20.0 21.7 23.1 23.9 24.0 22.8 20.9 19.3 20.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 15.5 15.3 15.7 16.2 17.4 19.2 20.7 21.4 21.3 20.2 18.3 16.7 18.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 9.4 10.9 10.2 10.0 11.0 15.2 14.9 16.7 16.4 15.3 10.0 10.0 9.4
Euria (mm) 49 57 33 19 7 2 1 1 12 41 70 80 372
Euri egunak (≥ 1 mm) 5 4 4 3 1 0 0 0 2 5 7 8 40
Eguzki orduak 141 146 177 174 192 188 222 209 187 175 140 138 2106
Iturria: AEMET[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua: Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. (Noiz kontsultatua: 2012-5-21).
  3. a b c d e (Ingelesez) Ancochea, Eumenio; Hernán, Francisco; Cendrero, Antonio; Cantagrel, Jean Marie; Fúster, JoséMaria; Ibarrola, Elisa; Coello, Juan. (1994-05). «Constructive and destructive episodes in the building of a young Oceanic Island, La Palma, Canary Islands, and genesis of the Caldera de Taburiente» Journal of Volcanology and Geothermal Research 60 (3-4): 243–262.  doi:10.1016/0377-0273(94)90054-X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  4. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  5. (Ingelesez) Ancochea, Eumenio; Hernán, Francisco; Cendrero, Antonio; Cantagrel, Jean Marie; Fúster, JoséMaria; Ibarrola, Elisa; Coello, Juan. (1994-05). «Constructive and destructive episodes in the building of a young Oceanic Island, La Palma, Canary Islands, and genesis of the Caldera de Taburiente» Journal of Volcanology and Geothermal Research 60 (3-4): 243–262.  doi:10.1016/0377-0273(94)90054-X. (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  6. «La Palma - Información turística y reservas de alojamientos en la Isla de La Palma (Canarias)» web.archive.org 2011-07-17 (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  7. (Gaztelaniaz) Vega, Javier Salas, Guillermo. (2021-09-19). «La erupción del volcán en La Palma obliga a una evacuación masiva» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  8. (Ingelesez) «(PDF) Evaluation of the threat of mega tsunami generation from postulated massive slope failures of island stratovolcanoes on La Palma, Canary Islands, and on the Island of Hawaii» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2021-09-20).
  9. (Gaztelaniaz) Agencia Estatal de Meteorología. Valores climatológicos normales. La Palma Aeropuerto. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Natura y Cultura de las Islas Canarias" (Pedro Hernández eta al; Tafor, 2003).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Kanariak
Artikulu hau Kanarietako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.