Librepentsalari

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Idée Libre, Fédération Nationale de la Libre-Pensée erakundearen aldizkaria, 1926ko apirila.

Librepentsalaria delakoa egiari dagokionez iritzi bat izateko logika, arrazoia, eta enpirismoan oinarritua egon beharra duela defendatzen duen pertsona da, eta ez agintea, usadioa edota bestelako dogmetan. Alegia, gauzei buruzko iritzi egoki bat izateko analisi arrazionala eta kritikoa beharrezkoak direla. Joera filosofiko honi librepentsamendua deritzo.

Joera honek maiz erlijioarekin talka egiten du, erlijioa nagusiki sinismenetan oinarritua baitago eta librepentsalariek maiz erlijioa zalantzan jartzeko joera dute, agnostizismo, laizismo, ateismo eta arrazionalismora joz. Era berean, librepentsalariaren kontzeptua sarri eszeptizismoa eta humanismoari lotua agertzen da, eta historiako zenbait alditan baita masoneria eta anarkismoari ere.

Librepentsalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]