Sant Jaume enparantza

Koordenatuak: 41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E / 41.3825; 2.1769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sant Jaume enparantza
Bartzelonako Sant Jaume enparantza.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Alde zaharCiutat Vella
Administrative quarter in BarcelonaEl Gòtic
Koordenatuak41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E / 41.3825; 2.1769
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaEsglésia de Sant Jaume (en) Itzuli

Sant Jaume enparantza (katalanez Plaça de Sant Jaume) Bartzelona hiriko bihotz administratiboa da. Ciutat Vella barrutiko El Gòtic auzoan dago.

Antzinako Cardo kalea (gaur egungo Llibreteria eta Call kaleak) eta Decumanus kalea (gaur egungo Bisbe/Ciutat/Regomir kaleak) gurutzatzen ziren lekuan kokatzen da, hauek Barcino erromatar koloniaren etorbide nagusiak zirelarik. Bidegurutze honetan foruma eta Augustoren Tenplua aurkitzen ziren, azken honetatik lau zutabe iritsi zaizkigu gugana eta mont Tàber muinoaren gainaldean daude, Paradís kalean.

Enparantza honen izena erdi aroan hemen kokatzen zen Sant Jaume elizari zor zaio. Garai batean ostatua kokatzen zen lekuan gaur egun hiriko kontseilua dago. Tenpluaren aurrealdeko ataria zenean hiriko kontseilua biltzartzen zen, gerora erakunde honen egoitza izango ziren etxe multzoa erosi baino lehen, aldameneko Ciutat kalean. 1823an inausi egin zuten honela Ferran kalea ireki eta gaur egun ezagutzen dugun enparantza sortuz. Nabarmendu beharrekoa ere bada hondakin horiek baino lehen enparantza angeluko toki txiki batera mugatzen zela, eliza berak, Batllia Orokorraren etxeek eta Verguerraren Gorteak gainontzeko lekua betetzen baitzuten.

Historiako zenbait alditan Konstituzio enparantza ere deitua izan zen (Iraultza Liberalean,...), eta udaletxean ezarria dagoen plaka batean izen honek oraindik badirau, baina azkenik iraun zuen izena gaur egungoa izan zen.

Gaur egun enparantza honetan Kataluniako Generalitatearen Jauregia eta Bartzelonako Udalaren egoitza den Hiriko Etxea kokatzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]