Els Quatre Gats
Els Quatre Gats | |
---|---|
Els Quatre Gats | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Alde zahar | Ciutat Vella |
Administrative quarter in Barcelona | El Gòtic |
Koordenatuak | 41°23′09″N 2°10′25″E / 41.38578°N 2.17367°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1897ko ekainaren 12a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Josep Puig i Cadafalch |
Estiloa | modernismo katalana arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Montsió, 3 bis |
Webgune ofiziala | |
Els Quatre Gats (euskaraz Lau Katuak) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen Auzo Gotikoaren barneko Santa Anna auzoan kokatzen da, Martí Etxearen azpialdean hain zuzen ere. 1897ko ekainaren 12an sortutako ostatu bat izan zen. Aldi berean garagardotegi, kabaret, jatetxe, etab. ere bazen. Martxan egon zen sei urteetan zehar, eta hiriko modernismoaren bilgune nagusienetakoa bilakatu zen.
Pere Romeu zenak sortu zuen, tokiko izaerarekin bat egiten zuena, aurretik Parisko Le Chat Noir kabaretean zerbitzari bezala ibilia. Romeuk Bartzelonan giro abangoardista eta bohemioko gunea sortzea erabaki zuen.
Montsió kalean zegoen, Martí Etxearen azpialdean, hau Josep Puig i Cadafalch (1896) arkitektoaren eraikin modernista zen, ziztu bizian artista eta pertsonaia harrigarrien bilgunea bilakatu zena. Honen guztiaren bultzatzaile nagusienak Santiago Rusiñol, Ramon Casas eta Miquel Utrillo artistak, nahiz Enric Granados, Isaac Albéniz edota Lluís Millet musikariak izan ziren. Els Quatre Gats zena eztabaidagune, afarietarako lekua eta Bartzelonako artezaleen topagune bihurtu zen. Bertan artisten arte erakusketak (lehenbiziko biak Pablo Picasso margolariarenak izan ziren, 1900ko otsaila eta uztailan), literatura eta musika topaguneak, txontxongilo eta gizonen antzezlanak, etab. antolatu ziren. 1899. urtean zehar Quatre Gats aldizkariaren hamabost zenbaki argitaratu ziren.
Gaur egun jatetxe modura martxan dago, eta apaindura, argazki ugari eta antzinako grabatuak mantentzen ditu.