Edukira joan

Betsi Cadwaladr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betsi Cadwaladr

Bizitza
JaiotzaLlanycil1789ko maiatzaren 24a
Herrialdea Gales
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma  1801eko urtarrilaren 1a)
HeriotzaLondres1860ko uztailaren 17a (71 urte)
Hobiratze lekuaAbney Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: kolera
Familia
AitaDafydd Cadwaladr
Hezkuntza
HeziketaGuy's Hospital
Hizkuntzakgalesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina

Betsi Cadwaladr (Llanycil, Gales, 1789ko maiatzaren 24a - Londres, 1860ko uztailaren 17a), Beti Cadwaladr [1] eta Betsi Davis izenarekin ezagunak [2] Krimeako gerran erizain gisa lan egin zuen Florence Nightingalerekin batera, nahiz eta haien desberdintasun sozialengatik bien artean konfrontazioak sortu, maiz. [3] Bere izena gaur egun Betsi Cadwaladr Unibertsitateko Osasun Kontseiluarekin lotuta dago (galesez: Bwrdd Iechyd Prifysgol Betsi Cadwaladr ), Galeseko osasun erakunde handiena. 2016an Betsi "garai guztietako 50 galestarrik handienetako" izendatu zuten, Tom Jones abeslaria, Anthony Hopkins aktorea, T.E. Lawrence eta Ivor Novello bezalako galestarren aurretik.

Elizabeth "Betsi" Cadwaladr 1789an jaio zen Llanycilen, Galesko Y Bala inguruan, Dafydd Cadwaladr artzain metodistaren alaba. 15 neba-arreba izan zituen. [4] [5] Landetxe batean hazi zen, Llanycilen, eta bere ama bost urte besterik ez zituela hil zen. Handik gutxira, Thomas Charles, Galesko Kalbinista Metodista parroko apaizak, Mary Jones ospetsuari Bibliaren kopia bat emateagatik famatua izan zenak, Cadwaladri ere Biblioaren ale bat eman zion, berak gogo biziz onartu zuen zerbait, bere bizitzak berriro helburu bat zuela sentitu baitzuen.[3]

Lehenengo lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadwaladrek neskame lana aurkitu zuen Plas yn Dre-n, eta han ikasi zuen etxeko lanak egiten, ingelesez hitz egiten eta arpa hirukoitza jotzen. Hala ere, ez zegoen eroso, eta 14 urte zituela ihes egin zuen logelako leihotik lotu zituen maindireak erabiliz. Gertakari horren ondoren, Y Bala uztea erabaki zuen. Liverpoolen lortu zuen neskame lana.[3] Bere bizitzako uneren batean Davis izena aldatu zuen, erraz ahoskatzen zelako nahiz eta iturri batzuen arabera Elizabeth Davis zen bere jaiotze izena.[6] Geroago Galesera itzuli zen, baina ezkontzatik ihes Londresera jo zuen, han bizi zen ahizparen etxera, Londresen antzerkiarekin lehen harremana izan zuen eta interes handia piztu zitzaion.

Neskame lanean irabazitakoarekin munduan zehar bidaiatzeko aukera izan zuen. Bidaiatzea bere pasio handietako bat bihurtuko zen. Frantzian izan zen Waterlooko guduan eta gudu zelaia bisitatzeko aukera izan zuen, eta zaurituak jasaten ari ziren egoerak hunkitu egin zuen. 1820an, 31 urte zituela, Y Balara itzuli zen, baina aspergarria iruditu zitzaion, beraz, itsasontziko kapitain baten zerbitzari lana lortu zuen eta urte luzez bidaiatu zuen, Hego Amerika, Afrika eta Australia bisitatuz. Noizean behin Shakespeareren antzezlanak egiten zituen taula gainean, eta William Carey misiolaria eta Reginald Heber ereserki idazlea bezalako pertsonaia ospetsuak ezagutu zituen. Garai hartan, Cadwaladrek erizain gisa trebakuntza falta zuen. Hala ere, itsasontzian hainbat gaixo artatu behar izan zituen eta behin baino gehiagotan emagin gisa ere aritu behar izan zuen. Bere burugogorkeria eta independentzia gorabehera, Cadwaladrek berak aitortukoaren arabera, itsasontzietan zehar gutxienez 20 gizonen ezkontza eskaintzak jaso zituen.[3]

Erresuma Batura itzultzean, erizaintza ikastea erabaki zuen Guy'sen, Londresko ospitalean. Bere prestakuntzaren barruan, 65 urte zituela erizaintza zerbitzu militarrean sartu zen Krimean lan egiteko helburuarekin, Bridget ahizpak, behin eta berriz, ideia hori burutik kentzeko saiakerak egin zituen arren.[3]Florence Nightingalek, goi klasetik zetorrenak, ez zuen nahi Cadwaladr, langile klaseko galesa, Krimeara joatea, argudiatuz, hori eginez gero, bere borondatearen aurka izango zela eta Betsi beste ikuskatzaile batengana bideratuko zutela. Betsik erantzun zuen: Uste al duzu txakurra edo animalia naizela ni transferitzeko? Borondate propioa daukat.

Nightingalek galestarrei buruz zuen iritzia hiru txostenen argitalpenarekin lotuta zegoen – Liburu urdinak –, non galestarrak oinarrizko hezkuntzarik eta moraltasunik gabekotzat deskribatzen ziren. [7]

Cadwaladr Turkiako Selimiye ospitale batera bideratu zuten, Florence Nightingalek zuzentzen zuenera. Cadwaladr hilabetetan aritu zen bertan, baina etengabeko liskarrak izan ziren bien artean; Biak klase sozial desberdinetakoak ziren eta 31 urteko belaunaldien arteko aldea zegoen bien artean. Florence arauetan eta burokrazian tematu zen, eta horietako batzuk ezarri zituen; gainera, estatistika ezaguna ere bazen. Cadwaladrek askotan arau batzuk saihestu zituen borrokan zauritutako soldaduen beharrei modu intuitiboagoan erantzuteko. Nightingalek Cadwaladren lana eta establezimenduaren baldintza higienikoak hobetzeko egin zituen urratsak aitortzeko inolako zalantzarik izan ez zuen bitartean, bien arteko etengabeko eztabaidek, 65 urte baino gehiago zituen Betsi, ospitaletea bere kabuz uzteko erabakia hartzera bultatu zuten eta Balaklavako lehen lerroan jartzera. Han, erizain lanaz eta kuarteleko sukaldeak ikuskatzeaz gain, arreta gune ere izango zen, beharrezko hornidurak garaiz iritsiko zirela ziurtatzeko burokraziarekin izandako borrokengatik. Nightingalek bi aldiz bisitatu zuen Balaklava, eta Cadwaladren metodoek eragindako hobekuntzak ikusteak merezi zuen aitortza eman zion.

Betsi Cadwaladren hilobia

Krimeako baldintzek, azkenean, Cadwaladri faktura pasarazi zioten, kolera eta disenteriaren ondorioz bere osasuna hondatu egin baitzen. 1855ean itzuli zen Erresuma Batura, gerra amaitu baino urtebete lehenago. Londresen bizi izan zen, berriro ahizparen etxean, eta autobiografia idazteko aprobetxatu zuen. 1860an hil zen, itzuli eta bost urtera, eta bere aztarnak Londres iparraldeko Abney Park hilerrian etxerik gabekoen eremuan lurperatu zituzten. 2012ko abuztuan oroitzapenezko plaka berria jarri zuten haren hilobian.

  • Autobiography of Elizabeth Davis, 1857. birrargitarua Betsy Cadwaladyr: A Balaclava Nurse izenaz Honno, 2015. ISBN 9781909983274
  • Hart, JT (1971). "The Inverse Care Law". Lancet. 1: 405–12. doi:10.1016/s0140-6736(71)92410-x.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Welsh National Heroes by Alun Roberts, Y Lolfa, 2002
  2. «Betsi Cadwaladr, Bala Crimean War nurse, given memorial» BBC News 2012-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  3. a b c d e Radio Cymru, a conversation with Lyn Ebenezer, published in the Cwrs Uwch, Bangor University, 2003
  4. Live, North Wales. (2011-04-24). «Memorial plans to honour Betsi Cadwaladr» North Wales Live (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. "Wales, Merionethshire, Parish Registers, 1538–1912", index, FamilySearch (https://familysearch.org/pal:/MM9.1.1/KCG2-WBD : consultado el 17 de julio de 2018), Elizabeth Cadwaladr, 1789.
  6. BBC – North West Wales Public Life – Betsy Cadwaladyr
  7. «Health: Get the latest health and medical news from WalesOnline» www.walesonline.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]