Edukira joan

Beñat Etxebarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beñat Etxebarria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeñat Etxebarria Urkiaga
JaiotzaIgorre1987ko otsailaren 19a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Arratia Kirol Elkartea1997 / 1998
Athletic1998 / 2005
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2004 / 200550
Baskonia Kirol Kluba2005 / 2006213
Bilbao Athletic2006 / 2008755
Athletic2006 / 200910
UB Conquense2008 / 2009357
Real Betis B2009 / 2010342
Real Betis Balompié2010 / 201311815
Euskal Herriko futbol selekzioa2011 / 201440
Espainiako futbol selekzio nazionala2012 / 201240
Athletic2013 / 202024112
Macarthur FC2020 / 2021241
 
Posizio edo espezialitateaerdilari antolatzailea
Kirol zenbakia7
Lateralitateaeskuina
Pisua72 kilogramo
Altuera1,77 metro

FIFA: 200835 UEFA: 93146 Edit the value on Wikidata

Beñat Etxebarria Urkiaga (Igorre, Bizkaia, 1987ko otsailaren 19a - ) euskal futbolari ohia da, Bilboko Athletic Klubean jokatu du batik bat.[1]

Athleticen alebin kategorian sartu zen 1998. urtean. 2006-2007ko denboraldian egin zuen debuta Athleticen lehenengo taldearekin, Iruñean, Osasunaren kontra.[2] Hiru urtez Bilbao Athleticen jokatu eta gero kluba utzi zuen.

Athleticen jokatu eta gero U.B. Conquensera joan zen 2008ko denboraldirako. Bertan 35 norgehiagoka jokatu zituen eta 7 gol sartu, 6 Ligan eta beste bat Errege Kopan.[3]

2008-09 denboraldiaren ostean Athleticek ez zuen berritu bere kontratua eta Real Betisek fitxatu zuen. Hiru denboraldi eman zituen talde honetan, 2009tik 2013ra, hiru maila ezberdinetan: 2.B maila, 2.maila eta 1.maila.[3]

2011-2012 denboraldian, lehenengo mailan debutatu zuen Granadaren kontra. Hirugarren partiduan haren lehenengo gola sartu zuen faltaz, Athleticen kontra. Beste denboraldi bat pasatu zuen Real Betisen, baina gero bi taldek harekiko interesa agertu zuten, Vfl Wolfsburgok batetik, eta Athletic Clubak bestetik. 

2013ko ekainaren 26an Athleticera bueltatu zen, bertan geratu zen 2018. urtera arte. Fitxaketa 8,5 milioiren truke izan zen.[4] Bertan, lehenengo urtean, laugarren postuan geratu zen taldea eta UEFA txapelketara klasifikatzea lortu zuten, 15 urtez txapelketa hartatik kanpo egon ondoren. Bigarren urtean titulartasun osoa lortu zuen, 44 partidu jokatu zituen eta ia gehienak titular bezala. Hirugarren urtean, 2015eko Espainiako Superkopa irabazi zuen F.C. Barcelonaren kontra. Denboraldi horretan 55 partidu jokatu zituen eta 5 asistentzia eman zituen Ligan, 2 Kopan eta 4 Europa Leaguean. Gainera, 3 gol sartu zituen.[5][6]

Beñat Etxebarriak 5 partidu jokatu zituen Espainiako sub-17 selekzioarekin. Ez zuen selekzio absolutuarekin debutatu 2012ko maiatzaren 26a arte, 2012ko Eurokoparen aurreko lagunarteko batean, Serbiaren kontra.[7] Espainiako selekzioarekin jokatu zuen bigarren partidua Hego-Korearen kontrako lagunarteko bat izan zen 2012ko maiatzaren 30ean. Bertan 4-1 irabazi zuten eta Beñatek itzala utzi zuen partiduan.[8][9]

2019ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2005/06 21 3 - - - - - - - - 21 3
Denera 21 3 - - - - - - - - 21 3
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2005/06 16 0 - - - - - - - - 16 0
2.B 2006/07 29 3 - - - - - - - - 29 3
Denera 45 3 - - - - - - - - 45 3
Athletic
Euskal Herria
1. 2006/07 1 0 0 0 - - - - - - 1 0
Denera 1 0 0 0 - - - - - - 1 0
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2007/08 30 2 - - - - - - - - 30 2
Denera 30 2 - - - - - - - - 30 2
Conquense
Espainia
2.B 2008/09 34 6 1 1 - - - - - - 35 7
Denera 34 6 1 1 - - - - - - 35 7
Betis Deportivo
Espainia
2.B 2009/10 34 2 - - - - - - - - 34 2
Denera 34 2 - - - - - - - - 34 2
Betis
Espainia
2. 2010/11 36 4 6 1 - - - - - - 42 5
1. 2011/12 35 6 1 0 - - - - - - 36 6
1. 2012/13 34 4 6 0 - - - - - - 40 4
Denera 105 14 13 1 - - - - - - 118 15
Athletic
Euskal Herria
1. 2013/14 23 1 4 0 - - - - - - 27 1
1. 2014/15 28 3 7 0 7 0 2 0 - - 44 3
1. 2015/16 36 1 5 0 - - 12 2 2 0 55 3
1. 2016/17 32 1 1 0 - - 6 1 - - 39 2
1. 2017/18 24 0 1 0 - - 8 0 - - 33 0
1. 2018/19 27 1 2 1 - - - - - - 29 2
1. 2019/20 11 0 3 1 - - - - - - 14 1
Denera 181 7 23 2 7 0 28 3 2 0 241 12
Macarthur
Australia
A 2020/21 24 1 - - - - - - - - 24 1
Denera 24 1 - - - - - - - - 24 1
Ibilbide osoan 474 38 37 4 7 0 28 3 2 0 548 45

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Beñat, Beñat Etxebarria Urkiaga - Futbolista» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Se cumplen hoy diez años del debut de Beñat como león» Mundo Deportivo 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  3. a b «Beñat Etxebarria | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  4. (Gaztelaniaz) «El Betis ingresa 200.000 euros más del traspaso de Beñat» Al final de la Palmera 2015-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  5. (Gaztelaniaz) «Goleada del Athletic al Partizan» Mundo Deportivo 2015-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  6. (Gaztelaniaz) MARCA.com. (2015-10-23). «Beñat sentenció al Partizan con un golazo» MARCA.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  7. «Beñatek debuta egin du Espainiaren garaipenean» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  8. (Gaztelaniaz) CALEYA, M. J.. (2012-05-31). «Fútbol | Selección española | Beñat tira de España mientras Fernando Torres cumple en su regreso a la 'Roja'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  9. Beñat deja huella. (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]