Bidaldi liburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marco Poloren bidaldi liburuaren frontispizioa.


Reisen in Central-Afrika liburuaren azala.

Bidaldi liburua, genero literario bezala ulertuta, bidaiari batek bere esperientzien narrazioa egiten duenean da. Sarritan ere, egileak edo bidaiaren kideek egindako mapak, marrazkiak, grabatuak, argazkiak biltzen ditu liburuak. Genero hau aspalditik ezagutzen da baina XIX. mendetik garapen handia ezagutu du.

Oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia narratzaileak, normalean, helburu didaktiko bat du. Oro har, egile gisa duen kultura bereko ikusleei zuzenduta dago, eta honek irakurleak eta bere arteko lotura sendoa sortzen laguntzen du. Generoaren egia eta erabilgarritasunaren printzipioa betetzeko, hainbat metodo erabil daitezke:

  • Deskribapena: Prozesu eraginkorrena eta arrunta. Deskribapena funtsezkoa da, irakurleari eskuratutako ezagutza transmititzeko.
  • Konparazioa: deskribatzen den errealitatea berria denez, egileak askotan desberdintasuna frogatzen duen zerbaitekin konparatzen du, elementu estrainioak azaltzeko. Prozesu honek subjektibotasunaren gainean eraikitzen da. Literatura mota hau ezin da erabat objektiboa izan.

Irakurleak irakurritakoa automatikoki zalantzan jartzen du. Horregatik, bidaldi istorioak errealitatera hurbiltzea eta ahalik eta objektibotasunena izaten saiatzen dira.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia berez literaturarekin oso lotuta dagoen aktibitatea izan da betidanik. Antzinaroan epopeiarekin lotzen zen eta hor dugu, esaterako Homeroren Odisea edo Virgilioren Eneida. Greziarren artean periegesis bezala ezagutzen ziren bidaldi liburuak eta genero horretan Pausanias geografoa aipatu behar dugu gailurra bezala.

Erdi Aroan ere baditugu bidaldi liburu desberdinak, esaterako Codex Calixtinus, Donejakue bidearen informazioak ematen dituena, edo Marko Poloaren bidaiak jasotzen dituen liburua.

XIX. mendean bidaldi liburuak kostunbrismoarekin eta antropologiarekin lotzen dira. Idazleek leku exotikoetara joaten ziren, irakurleei hango bizimodua eta ohiturak azaltzeko. Literatura mota honek arrakasta handia lortu zuen. XX. mendean, bestetik, generoak arrakasta berria ezagutu zuen, oso ikuspuntu eta egitura desberdinetatik, ez bakarrik leku exotikoak ezagutzeko, baita ere esperientziak, bidaia gidak bezala, bidaia iniziatikoak, e.a. ezagutzeko.

Bidaldi liburu ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira aipatu daitezkeen obrak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaldi liburu Aldatu lotura Wikidatan