Gérard de Nerval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gérard de Nerval

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGérard Labrunie
JaiotzaParis1808ko maiatzaren 22a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1855eko urtarrilaren 26a (46 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaÉtienne Labrunie
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaLycée Charlemagne (en) Itzuli
(1822 -
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea, itzultzailea, literatura-kritikaria eta kazetaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaJeune-France (en) Itzuli
MugimenduaRomantic literature (en) Itzuli
Genero artistikoaerromantizismoa

IMDB: nm0626298 Allocine: 37058
iTunes: 75623644 Musicbrainz: 51966b44-e347-4580-9e62-2325678dff94 Discogs: 991827 IMSLP: Category:Nerval,_Gérard_de Find a Grave: 6285 Edit the value on Wikidata

Gérard de Nerval —jaiotza-izena: Gérard Labrunie— (Paris, Frantzia, 1808ko maiatzaren 22a - 1855eko urtarrilaren 26) frantsesezko idazlea izan zen. Poesia, hitz laua, antzerkia eta itzulpenak egin zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828an, Goetheren Faust itzuli zuen frantsesera, Goethek berak goraipatu eta Berliozek Damnation de Faust sortzeko erabili zuena. Alemanian bizi izan zen, hango erromantikoen eragina izan zuen, eta Hoffmannen ipuinetan oinarritutako ipuin-liburu bat argitaratu zuen (1832, La Main de gloire, Aintzazko eskua).

1834an, Jenny Colon antzezleaz maitemindu zen; harreman horrek eragin handia izan zuen bai bere idazlanetan, bere liburu askotan idealizatutako pertsonaia izan baitzen, bai bere bizitzan, areagotu egin baitzuen Nervalek errealitatea eta ametsa nahasteko zuen joera, gerora eromenera, eta azkenean, bere burua hiltzera eraman zuena. 1841ean eroetxe batean sartu behar izan zuen. Geroago, bidaldi luze bat egin zuen Egipto, Siria eta Turkian zehar, eta oroitzapen horiek eta fantasia bitxiak nahastuz Voyage en orient liburua argitaratu zuen 1851n (Bidaldia sortaldean zehar). 1849an eta 1854an eroetxean egon zen berriro, eta 1855ean, Parisko kale batean urkaturik aurkitu zuten. Bere bizitzako azken aldian argitaratu zizkioten liburu gehienak: Les illuminés ou les précurseurs du socialisme (1853, Argituak edo sozialismoaren aitzindariak), Les filles du feu (1854, Suaren alabak), Les Chimères (1854, Kimerak), Aurélia ou le rêve de la vie (1854, Aurelia edo bizitzaren ametsa).

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1834) - Odelettes
  • (1851) - Voyage en Orient.
  • (1852) - Les Nuits d'Octobre.
  • (1852) - Lorely, souvenirs d’Allemagne
  • (1852) - Les Illuminés
  • (1853) - Petits châteaux de Bohème
  • (1853) - Sylvie.
  • (1854) - Les Filles du Feu, cuentos.
  • (1854) - Les Chimères.
  • (1854) - Promenades et souvenirs
  • (1855) - Aurélia, ou le rêve et la vie
  • (1856) - Promenades et Souvenirs.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo koturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard de Nerval Aldatu lotura Wikidatan