Benjamin Tuterakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Benjamin Tuterakoa
Benjamin of Tudela.jpg
Bizitza
Jaiotza Tutera1130
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Talde etnikoa judua
Heriotza Gaztela1173 (42/43 urte)
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, historialaria eta errabinoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Bidaien mapa

Benjamin Tuterakoa[1] (Tutera,Euskal Herria 1130-1173) bidaiari eta idazle judua izan zen. Jonas errabinoaren semea jaio zen. Berari buruz gauza handirik ez dakigun arren, bere liburu bakarrean deskripzio baliotsuak egin zituen komunitate juduez eta orduko lekuez eta bizimoduaz.

Bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1160 inguruan abiatu zen Nafarroatik (Antso VI.a erregea zela) eta 1170ean gutxi gorabehera itzuli. Guztira, 190 herrialde ezagutu zituen Europan, Ekialde Hurbilean eta Ertainean. [2]

Ibilbidea honako izan zen: Tutera - Zaragoza - Tortosa - Tarragona - Bartzelona - Girona - Marseilla (Proventza) - Genoa - Pisa - Roma - Salerno - Grezia - Konstantinopla - Zipre - Israel - Damasko - Alepo - Mosul - Bagdad - Kairo - Alexandria - Palermo (Sizilia).[3]

"Bidaien liburua"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Sefer Maasaot" ("Bidaien liburua") Konstantinoplan argitaratu zuten 1543an, hebreeraz.

"Benjamin Tuterakoa" ("Bidaien Liburua") Argitarapen hirueleduna: euskara, gaztelania, hebreera. Nafarroako Gobernua Iruñea 1994. Euskarazko itzulpenarenak: Xabier Kintana. Sefer Masa'ot-en euskal itzulpena: Xabier Kintana. Sefer Masa'ot-en erdal itzulpena: Jose Ramon Magdalena Nom de Deu. Aitzinsolasa Juan de la Cruz Alli Aranguren Nafarroako Gobernuko Lehendakaria. Aitzinsolasaren euskal itzulpena: Angeru Epaltza. Aitzinsolasaren hebreerazko itzulpena:Karmel Avivi ISBN 978823512867 [1]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Tuterakoa Aldatu lotura Wikidatan