Bidaxuneko herri elkargoa
Itxura
Bidaxuneko herri elkargoa | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Nafarroa Beherea, Lapurdi |
Sorrera | 1994ko urtarrilaren 1a |
Desagerpena | 2017ko urtarrilaren 1a |
Presidentea | Maider Behoteguy |
Hiriburua | Bidaxune |
Udalerriak | 7 |
Estatistikak | |
Azalera | 161 km² |
Biztanleria | 5098 (1999) |
Dentsitatea | 32 bizt./km² |
Bidaxuneko herri elkargoa edo Bidaxune Lurraldeko herri elkargoa (tokiko beste hizkuntza den okzitanieraz comunautat de comunas deu païs de Bidàishen, eta frantsesez communauté de communes du Pays de Bidache) Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Bearnoko udalerri batzuk biltzen zituen herri elkargoa izan zen.
2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkargoak 7 udalerri biltzen zituen. Bardoze, euskara tokiko hizkuntza nagusia den bakarra, 2010ean sartu zen.
- Kantonamendu aldetik Bidaxuneko guztiak daude Bardoze sartu ostean.
- Herrialde aldetik, kantonamenduarekin gertatzen den bezala, biri dagozkie:
- Nafarroa Beherean 4 daude: Akamarre, Bidaxune, Burgue-Erreiti eta Erango.
- Lapurdin : Bardoze eta Gixune.
- Nafarroa Beherean sartu ohi den Samatze Gaskoinian ere dagoela esan genezake, barrendegia baita.
- Eskualde historiko-natural aldetik:
- Agaramont osoa dago: Nafarroa Behereko 5 udalerriek osatuta.
- Gixune eta Bardoze Lapurdi Ekialdearen edota Aturrialdearen barruan koka daitezke[1]; edozein kasutan, lehenak antzekotasun handiak ditu Agaramontekin: historia (Agaramont familiak gaztelu bat zuen herrian), gaskoieraren presentzia nabaria eta beraz lo país sharnègo edo xarnegu-herria[2] deritzonean dago.
Udalerri kideen datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]INSEE Kodea | Udalerria | Alkatea | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea | Delegatuak |
---|---|---|---|---|---|---|
64161 | Akamarre | Bernard Montero | 681 bizt. | 3390 ha | 20 bizt./km² | |
64094 | Bardoze | Jean-Paul Diribarne | 1528 bizt. | 4253 ha | 36 bizt./km² | |
64123 | Bidaxune | Michel Dallemane | 1066 bizt. | 3043 ha | 35 bizt./km² | |
64113 | Burgue-Erreiti | Jean-Pascal Larrode | 112 bizt. | 1137 ha | 10 bizt./km² | |
64031 | Erango | Alexandre Bordes | 108 bizt. | 530 ha | 20 bizt./km² | |
64250 | Gixune | Jean-Yves Bussiron | 730 bizt. | 2484 ha | 29 bizt./km² | |
64502 | Samatze | Yves Pons | 387 bizt. | 1326 ha | 29 bizt./km² | |
3084 bizt. | 11910 ha | 26 bizt./km² |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lapurdin eskualdeen banaketak ez du Nafarroa Beherean edo Zuberoan duen oinarri historiko-naturala.
- ↑ Xarnegu: kultura euskaldun eta gaskoia topatu eta nahasten diren eremua, Aturri Behea zentzu zabalean. Ikus Xarnege.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Elkargoaren konpetentziak Gixuneko webgunean.
- (Frantsesez) Logoa, elkargoko blog batean.[Betiko hautsitako esteka]