Gixune

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gixune
 Lapurdi, Euskal Herria
Guiche-20110616.jpg
Gaztelua Portuko auzoan

Gixuneko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Guiche
Posta kodea 64520
INSEE kodea 64259
Herritarra gixundar
Kokapena
Koordenatuak 43° 30′ 42″ N, 1° 12′ 15″ W / 43.511666666667°N,1.2041666666667°W / 43.511666666667; -1.2041666666667Koordenatuak: 43° 30′ 42″ N, 1° 12′ 15″ W / 43.511666666667°N,1.2041666666667°W / 43.511666666667; -1.2041666666667
Gixune hemen kokatua: Lapurdi
Gixune
Gixune
Gixune (Lapurdi)
Azalera 24,84 km2
Garaiera 0-177 metro
Demografia
Biztanleria 949 biztanle (2013)
Dentsitatea 38,2 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 19,48
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 59,12
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,59 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,87 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,17 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,27 (2010)
Euskararen erabilera

2,47 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera XI. mendea. urtea

Gixune Lapurdiko barnealdeko udalerri bat da, Lapurdi Ekialdean kokatua. Euskal Herrian iparralderen dagoen udalerria.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aturri eta Biduze ibaiak udalerritik igarotzen dira.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria mugakidea da Landekin iparralde eta ekialdean.

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vic Garaiko bartak
  • Haiches-ko bartak
  • Burgada
  • Barnea
  • Lailhet
  • le Miey
  • Portua
  • les Paloumères
  • Vic Beherea
  • Vic Garaia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gixune, Agramondarren dukerriaren menekoa zen konderria izan zen [2]. Samatzerekin batera, Bidaxuneko Kantonamenduko tren geltoki bakarra izan zuen 1912tik XX. mendeko erdialderarte, Baiona eta Tolosa lotzen zituen linean.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza da. 1991. urterarte kareharria lortzeko harrobia zegoen bertan. Bada altzarien fabrikazioaren industria txiki bat ere.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gixune aski herri garrantzitsua izan zen XIX. mendean, 1.500 biztanle baitzituen sasoi hartan, inguruko herriek baino gehiago. Hala ere, populazioak beherakada handia jasan zuen hurrengo hamarkadetan, eta 1980ko hamarkadan 600 biztanle besterik ez zituen. XXI. mendean biztanleak berreskuratu zituen eta berriro ia 1.000 lagunen mailara iritsi zen.

Gixuneko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gixuneko gaztelua: agaramontarrena zen, eta muino baten gainean dago kokaturik. Suteak, berriztatzeak, erasoak... pairatu ostean, konponketa lanak egin dizkiote.
  • Labadie etxe noblea: XVI. mendekoa.
  • Eskola eta herriko etxetzat erabilitako usategia: 1760. urtean eraikia.
  • Donibane eliza: XIII. mendekoa, nahiz eta hurrengo mendean handitua izan zen, biztanleriaren hazkundea zela-eta.
  • Hilerrian 1775. urteko gurutze aipagarri bat dago

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Paul Raymond , Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gixune Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi