Burgue-Erreiti
Burgue-Erreiti | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza | Jean-Pascal Larrodé (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64270 | ||
INSEE kodea | 64113 | ||
Herritarra | burguetar-erreitiar | ||
Geografia | |||
Azalera | 11,37 km² | ||
Garaiera | 14 – 166 metro | ||
Distantzia | - km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 116 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 10,99 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 15,62 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 66,67 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 84,62 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 14,76 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,02 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 13,68 (2010) | ||
Erabilera | % 1,08 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1973 |
Burgue-Erreiti ([buʁ̞ɣue eʁeti]) Nafarroa Behereko udalerria da. 1999an, 112 biztanle zituen eta Agaramont eskualdean dago kokaturik.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biduze ibaiak udalerria gurutzatzen du.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erango ipar-ekialdean
- Arrueta-Sarrikota mendebaldean
- Ilharre, Labetze-Bizkai eta Martxueta hegoaldean
Bearnorekin ere mugakidea da ekialdean.
Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1973ko urtarrilaren 1ean, Burgue, Erango eta Erreiti herriak batu egin ziren udalerri bakar bat osatzeko. 1977ko azaroaren 15ean, Erango berriz bihurtu zen independente. Dena dela, Burgue eta Erreitik baturik jarraitzen dute gaur egun.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Oharra: 2005eko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da. 1968 arteko datuak Burgueri dagozkio, 1975ekoa Burgue-Erango-Erreitiri eta soilik hortik aurrerakoak dira egungo Burgue-Erreiti udalerrikoak.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza eta abeltzaintza dira.
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herriko jaiak abuztuaren 15ean. Jai patronalak uztailaren amaieran.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burgue-Erreitiko euskara[2] Beskoitzeko hizkera[3] da, nafar-lapurteraren[4] barnean, sortaldekoa[5].
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agramondarrek XII. mendean eraikitako gaztelu baten aztarnak daude
- Etxe zahar batzuk badaude (Sallahart 1585, Apathe 1673, Barnetche)
- Zubi erromatarra Ipar Euskal Herriko beste zubi askoren moduan (Baigorrikoa kasu), nahiz eta izenean erromatarra dela izan, askoz berandukoagoa da. Lehen aipamenak XII. mendekoak dira eta aztarnarik zaharrenak XVII. mendekoak. Lau arkuz osaturikoa da eta Biduze gurutzatzen du.
- Erreitiko zubi gaineko errota, XII. mendekoa hau ere, nahiz eta XVII. mendean berreraikia izan.
- Garbitokiak
- Donejakue eliza, XIII. mendekoa eta XIX. mendean berriztatua izan zen. Donejakue Bidearen ondoan dago kokaturik (bideetariko bat udalerritik pasatzen da) eta monumentu historiko dago izendatua, portiko erromanikoa dela eta. XV. mendeko sakristia, bi beirate (bakoitzean Donejakue eta Jeanne d'Arc daude irudikaturik).
- Asuntzioaren eliza XIX. mendekoa da. Bertan hiru beirate, konfesategi bat, Via Crucis bat eta bost estatua daude zenbaturik Frantziako Kultura ministeriotik.
- Hilerrian, hainbat hilarri diskoidal ikus daitezke.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b c d «Burgue-Erreiti sorterria - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- ↑ «Beskoitzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- ↑ «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
- ↑ «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |