Ipar Euskal Herriko udalerrien elkargoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipar Euskal Herrian udalerriak (communes) elkartzeko hainbat modu daude. Espainiako estatuan ez bezala, Frantziakoan lege batzuen bidez araututa daude kasu gehienetan. Hego Euskal Herriko zerbitzu mankomunitateen, kuadrillen, eskualdeen eta abarren parekotzat har daitezke,[1] desberdintasunak desberdintasun. Esan behar da, hala ere, askotan ez dituztela kontuan hartzen errealitate natural, historiko edo naturalak, eta sarritan eztabaidatuak izan direla.

Berezko fiskalitatea duten HELEP motakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantsesez établissement public de coopération intercommunale («herriarteko lankidetzarako elkarte publikoak», HELEP edo EPCI), elkargo talde horretan hiru mota deskribatzen ditu frantses estatuko legeak, oro har biztanleriaren tamainaren arabera sailkatuak.

Metropoliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean sortutako administrazio-egitura da metropolia (métropole). Elkargo mota jendetsuena da. 400.000 biztanle baino gehiagoko guneetarako erabiltzen da. Ondorioz, Ipar Euskal Herrian ez dago mota horretako bat ere.

Hiri elkargoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri elkargoa (frantsesez communauté urbaine) da udalerri elkargo jendetsu samarra. 250.000 biztanle baino gehiagoko guneetarako erabiltzen da. Ipar Euskal Herrian ez dago mota horretako bat ere.

Hirigune elkargoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirigune elkargoa[2] (frantsesez communauté d'agglomération) biztanle kopuru ertaineko udalerri elkargoa da. Euskal Herrian bi dira:

  • Euskal Kosta-Aturri (frantsesez agglomération Côte basque – Adour; lehen BAB edo communauté d'agglomération de Bayonne-Anglet-Biarritz deitua).
  • Hego Lapurdiko Hirigunea (frantsesez Agglomération Sud Pays Basque).

Herri elkargoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri elkargoa[3] (frantsesez communauté de communes) biztanle gutxien duen udalerri elkargoa da. Ipar Euskal Herrian udalerri gehien-gehienak horietako batean sartuta daude:

Euskal Herriko udalerriek soilik osatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko udalerriren bat dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kasu ditugu; hauetan euskararako izenak proposatu behar dira, beraiek ez baitituzte erabiltzen.

Beste elkargo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidasoz gaindikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hala egiten du, esaterako, muturzikin.com webguneak.
  2. Berriak adibidez bigarren kategoriako Euskal Herriko kasu bakarrari "hiri elkargo" deritzo, baina esan bezala lehen mailako kategoria (urbaine) horrela izendatzea egokiagoa izan daiteke; muturzikin.com webguneak "Aglomerazioko Erkidegoa" proposatzen du baina hirurak communauté direnez oraingoz hala uztea izan daiteke zuzenagoa. Terminologia, beraz, erabat finkatu gabe dago.
  3. Euskaraz gehienek "herri elkargo" izena aukeratu dutenez hala erabiltzea dirudi egokiena.
  4. Frantsesez ere, Mixe barik euskarazko toponimoa erabiltzen da.
  5. Honetan ere ibaiaren euskarazko izena frantsesez ere erabilia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]