Akamarre
Akamarre | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza | Bernard Montero (2014-2020) | ||
Posta kodea | 64520 | ||
INSEE kodea | 64161 | ||
Herritarra | akamartar | ||
Geografia | |||
Azalera | 33,90 km² | ||
Garaiera | (1-177) metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 987 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 25,93 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,03 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 54,79 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,32 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 9,29 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,58 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 11,01 (2010) | ||
Erabilera | % 0,69 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | XII. mendea |
Akamarre ([akamaʁe]) Nafarroa Behereko iparraldeko eta Gaskoiniako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Bidaxuneko kantonamenduan, Agaramont eskualdean dagoena. 879 biztanle zituen 2013. urtean.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biduze ibaiaren eskuinaldean dago. Herri mugakideak hauek dira: iparraldean Oeyregave eta Hastinga; mendebaldean Bidaxune; hegoaldean Arrueta-Sarrikota eta Burgue-Erreiti; ekialdean Léren eta Saint-Pé-de-Léren; hego-ekialdean Bastidaxarre eta Erango.
Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Biduze da[2], Aturriren ibaiadarra dena. Biduzeren ibaiadarrak diren Lihuri, Lagrabe eta Layserotte ere herritik pasa dira.
Paueko uhaitzaren ibaiadarrak diren Baniou (eta honen ibaiadarrak: Lagabotte, Arrouyous, Labarthe eta Bousquet errekek) eta Estey d'Arthous errekek udalerria ere zeharkatzen dute.
Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Lanusse
- Le Boscq
- Barnea
- Pouyo
- Bourdettes
- Le Mech
- Amikuze
Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akamarre[3] Acamer edo Acamar (1072-1105), Camer (1193, Baionako eskutitzak[4]), Sanctus-Martinus de Camer (XII. mendea, Sordeko eskutitzak[5]), Cammes (1463, aveux de Languedoc[6]), Cama (Paueko notarioa[7]) eta Camme (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko mapa) izenak izan ditu.
Frantsesez Came eta gaskoiz Càmer du izena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paul Raymondek Akamarre XII. mendearen erdialdean sortu zutela dio[3] Orduko herrixka Samatze eta Saint-Pé-de-Lérenekin batera Akizetik gobernaturiko baroierria osatzen zuen[3].
Agaramontar leinua bertoko jauna zen. Jaunak oraindik aztarnak geratzen diren ehiza-pabiloia zuen herrian. Bertan erbesteratu zen Mariana Neoburgekoa espainiar erregina-alarguna.
1790ean kantonamendu-hiriburu bilakatu zen. Kantonamendu honetan Erango, Akamarre, Burgue, Samatze eta Erreiti herriak zeuden.
Herri euskaldun ala gaskoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jean-Baptiste Orpustanek 1304an eta 1349an nafar erregeari zergak bidaltzen zituzten herrien zerrendan zegoela dio[8]. Erdi Aroaren amaierarako, Eugène Goienetxeren esanetan, Bidaxune inguruko zenbait parrokia agaramontarren eskuetan zeuden baina Akamarreren egoera «anbiguoa» zen[9].
Antzinako Erregimenean egoera ez zen argiagoa izan: Akamarren zuzenbide zibilaren arloan gaskoi ohitura zen nagusi[10] eta baita zerga arloan ere[11]. Hala ere, politikoki, Agaramonteko dukerrian zegoen eta Gixune ordezkatu zuen Akamarreko seneskalerri txikiaren hiriburu moduan. Zalantza barik gaskoiak ziren Léren eta Saint-Pé-de-Léren egoera politiko berean zegoen.
1943an, Philippe Veyrinen Les basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre libururako M. Haulouk egindako mapan, Akamarre Gaskoinian zegoen[12].
Biduzeren ezkerraldean dagoen Ferrerie (baita Herrerie edo Ferrière ere) auzoren egoera bereziagoa da: Akamarre parrokiakoa zen arren ez zen Agaramonteko dukerrikoa baizik eta Nafarroako Erresumakoa[13]. XVIII. mendean, Etxe Handia edo « la Grand'Maison » izeneko eraikina seneskalerriaren egoitza zegoen[14][15]. Anne Zinken ustetan, Akamarrekoarena ez bezalakoa ez den seneskalerri baten egoitza izan zen, Ferrerie auzoa eta agaramontarren eskuetan zeuden nafar udalerriak barnean zituena[11].
Edonola ere, egun, Akamarre Bidaxuneko kantonamenduaren barneko udalerria da eta Euskaltzaindiaren esanetan baxenafar udalerria da[16].
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akamarreko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1988-1995 | Roger Gestas | |
1995-2014 | Robert Malou | |
2014-2020 | Bernard Montero |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritua da. Udalerria Ossau-Irati Jatorrizko Izendapenaren barnean dago.
Herrian altzarigintzan aritutako zenbait enpresa daude, horietatik zortzik Chaisiers de Came izeneko elkartea sortu zuten.
Kultura eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza nagusiak frantsesa eta gaskoia dira. Udalerriak bi lehen mailako eskola ditu: publikoa[17] eta pribatua.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Notice du Sandre sur Came[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c Raymond, Paul. Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque. .
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Pierre de Marca Histoire de Béarn
- ↑ Aveux de Languedoc, Archives de l'Empire, 45. orr.
- ↑ Paueko notarioa - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Orpustan, Jean-Baptiste. (1979). «La Basse-Navarre en 1350» Bulletin du Musée Basque IV - Le Pays de Mixe (84): 86-88..
- ↑ Goienetxe, Eugène. (1979). Le Pays Basque. Paue: Société nouvelle d'éditions régionales et de diffusion, 139 or..
- ↑ Zink, Anne. (1993). L'héritier de la maison - Géographie coutumière du Sud-Ouest de la France sous l´Ancien Régime. Éditions de l'EHESS ISBN 2-7132-0996-X..
- ↑ a b Zink, Anne. (2000). Pays ou circonscriptions. Les collectivités territoriales de la France du Sud-Ouest sous l'Ancien Régime. Publications de la Sorbonne, 34-35 or. ISBN 2859443894..
- ↑ Les Basques de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. .
- ↑ Urrutibéhéty, Clément. (1964). «La Bidouze et les seigneurs de Gramont» Bulletin de la société de Borda: 345..
- ↑ Robert, Jean. (1984). Des travaux et des jours en piémont pyrénéen : Bidache. Barenbach: Éditions Jean-Pierre Gyss, 28 or..
- ↑ Robert, Jean. (1970). «Une forge de l'ancien duché de Gramont» Bulletin du musée basque (47): 18..
- ↑ EODA
- ↑ Eskola publikoaren webgunea
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |