Bizkaiko autobus garraio enpresak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hau Bizkaiko garraio enpresen zerrenda da.

Auzobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Auzobusa (Zornotza)»

Zornotza erdigunea eta inguruko auzo eta industrialdeak batzen dituen autobus zerbitzua da. 2010eko uztailaren 5ean jarri zen martxan.

Bermibusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bermibusa»

2010eko apirilaren 6an Bermeon ezarritako autobus zerbitzua da.

Bilbobus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilbobus»

Bilboko udalerri barneko autobus zerbitzua da, Veolia Transporte Bilbao S.A.U. enpresa pribatuak kudeatzen duena.

Bizkaibus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaibus»

Bizkaiko Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen hiriarteko autobus zerbitzuaren izen komertziala da.

Erandioko Herri Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erandioko Herri Autobusa»

Erandioko udalak eskaintzen duen herri barneko autobus zerbitzua da. Linea bi ditu eta Erandioko auzoak herriaren erdigune eta Bilboko metroaarekin batzen ditu.

Etxebarri Bus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Etxebarri Bus»

Etxebarriko udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da, Bilboko metroa udalerriko kanpoaldeko eta erdiguneko auzoekin batzeko asmoarekin.

Kbus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kbus»

Barakaldo udalerriko hiri-barruko autobus zerbitzua da. Bi linea ditu eta Barakaldoko tranbia martxan jarri arte eskaintzen den zerbitzua da.

Sopelbus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sopelbus»

Sopelako udalerrian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Sopelako herria, Bilboko metroaren geltokia eta hondartza batzen ditu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]