Etxebarri Bus

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Infobox Public Transport.png
Etxebarri Bus
Etxebarribus logo.png
Parada EtxebarriBus Metro.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Autobusa
Zerbitzatutako eskualdeak Etxebarri
Linea kopurua 2
Geltoki kopurua 25
Bidaiariak urteko 552.132 (2013)[1]
Jabea Etxebarriko Udala
Egoitza Etxebarriko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Sabino Arana 1A 1. (Etxebarri)
Web gunea http://www.etxebarri.net/eu-ES/Bizi/Garraioak/Orrialdeak/tran_EtxebarriBus.aspx
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2005ko ekaina
Eragilea(k) Leintz Garraioak S.L.
Maiztasuna 10' 15' 30'

Etxebarri Bus Etxebarriko udalerriko autobus zerbitzu publikoaren marka komertziala da, Etxebarriko Udalaren menpe eta Leintz garraioak enpresak ustiatuta. Herrian Bilboko metroaren Etxebarriko geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, metrotik urruti dauden auzoak metroarekin lotzeko. Gaur egun, zerbitzuak bi linea ditu, eta urtero milioi erdi lagun baino gehiago garraiatu ditu. Zerbitzua 2005eko ekainean jarri zen martxan eta urteko 380.000 euroko kostua dakar.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarri Bus sarea bi lineaz osatuta dago: 1. eta 2. lineak.

1. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. lineak metro geltokia, Euskotreneko geltokia eta hiriaren erdialdea lotzen ditu, ibilbide zirkular baten bitartez.

1. Linearen mapa

2. linea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2. lineak metro geltokia Legizamon auzoarekin lotzen du, eta ibilbide normalaz gain, ibilbide motza ere badauka. Ibilbide motza ez da Lezama Legizamon industrialdean sartzen, baizik eta zuzenean doa Bokete izeneko geltoki-burura. Mapan, more ilunez koloreztatutako geralekuak ibilbide motzak egiten ditu. Linea hau lantegiak eta industrialdeak lotzeko zerbitzua ematen duenez, ez du zerbitzurik ematen asteburuetan.

Etxebarribus2.svg

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko tarifak hurrengoak dira:[2]

  • Bidaia bakarra: 0,55€
  • Creditrans titulua Barik euskarrian: 0,44€
  • Creditrans sistemako bi garraio bata bestearen ondoren erabiltzekotan, 0,35€
  • Gizatrans titulua Barik euskarrian: 0,33€
  • Gazte bonoa, hilabete batean bidaia mugagabeak egiteko, Etxebarriko udalerrian erroldatutako 5 eta 25 urteen arteko gazteentzat: 11€/hileko

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]