Björn Borg
Björn Borg | |
---|---|
![]() (2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1956ko ekainaren 6a (69 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Stockholm Monako Monte-Carlo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mariana Simionescu (1980ko uztailaren 24a - 1984) Loredana Bertè (1989ko iraila - 1993) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 644–135 |
Binaka i/g | 93–89 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) ![]() |
Entrenatzailea | Lennart Bergelin (en) ![]() |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 72 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Björn Rune Borg (1956ko ekainaren 6a, Södertälje, Estokolmo) suediar tenislari ohia da. Haren urrezko aroa 1973-1981 bitartean izan zen. Ezizenen artean, Iceborg eta Iceman ("Izotzezko gizona") izan zituen, jokolekuan erakusten zuen izaera ikaragaitz eta lasaia zela eta.
Tenisaren historiako bost jokalari onenen artean sailkatuta dago. Bere ibilbide osoan 64 txapelketa irabazi zituen, horietako 11 Grand Slam sailkapenekoak. 1977-1981 bitartean, sei denboralditan ATPko lehenbiziko postuan jardun zen. Halere, lorpen handiena hiru aldiz urte berean Roland Garros eta Wimbledongo txapelketak batera irabaztea izan zuen, egungo tenislarientzat ia ezinezkoa den balentria.
1978 eta 1980an Roland Garros txapelketa set bakar bat bera ere galdu gabe irabaztea lortu zuen. Handik 27 urtera, Roger Federerrek Australiako Irekian gauza berbera egitea lortu zuen, 2008 eta 2010ean Rafael Nadalek balentria hura berdindu zuen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Björn Borg ![]() |
![]() |
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |