Rafael Nadal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafael Nadal
Rafael Nadal January 2015.jpg
Bizitza
Jaiotza Manacor1986ko ekainaren 3a (30 urte)
Herrialdea  Espainia
Talde etnikoa Hispanica
Familia
Aita Sebastián Nadal
Ama Ana María Parera
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea tenislaria eta modeloa
Tenis
Bakarka i/g 818–177
Binaka i/g 131–72
Rankinga 1 tennis singles (2008ko abuztuak 18)
26 tennis doubles (2005eko abuztuak 8)
 
Pisua 85 kilogramo
Altuera 185 zentimetro
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm1755783
www.rafaelnadal.com

Rafael Rafa Nadal Parera (Manacor, Espainia, 1986eko ekainaren 3a) tenislari profesionala da, historiako inoizko hoberenetarikoa. Hainbat aldiz izan da ATP zerrendako lehen postuan, lehen aldia 2008ko abuztuaren 18an. Orain arte 14 Grand Slam txapelketa irabazi ditu; horrenbestez, titulu kopuruari begiratuta munduko tenislarien artetik bigarrena da, Pete Samprasekin berdinduta (lehena Roger Federer da, 18 Grand Slam titulurekin). Roland Garros txapelketa gehien (9) irabazi dituen jokalaria da. Espainiarekin urre olinpikoa lortu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoaketan. Golden Slama irabazi duen tenislari gazteena da. Nadalek hamahiru aurkariri irabazi die hamar aldiz edo gehiagotan; haien artean, hiru aurkariri hogei aldiz baino gehiagotan. Lau jokalarien kontra baizik ez du erregistro negatiboa. 2011n urteko munduko kirolaririk hoberena izendatu zuten. 2013an Marca egunkariak historiako espainiar kirolari hoberenaren saria eman zion; eta sari bera eman zion Mundo Deportivo egunkariak 2004an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafa Nadal Manacorren jaio zen, Balearretan, 1986eko ekainaren 3an. Haren gurasoak Ana Maria Parera eta Sebastian Nadal dira, eta arreba, Maria Isabel. Bartzelona Futbol Klubean aritutako Miguel Ángel Nadal futbolari ohiaren iloba da. Txikitatik kirol askotan aritu zen (futbola, saskibaloia...), baina azkenean tenisa aukeratu zuen kirol nagusitzat. Hiru urterekin hasi zen bere osaba Toni Nadalen entrenatzailearen eskutik, eta harekin jarraitzen du gaur egun ere. Nadalen bikotekidea, 2005az geroztik, Xisca Perello da.

Nadalek lehen txapelketa ofiziala Balear uharteetan jokatu zuen, bederatzi urterekin, eta irabazi egin zuen. Hamaika eta hamabi urterekin Espainiako txapelduna izan zen. Hortik aurrera txapelketa garrantzitsu ugari irabazi zituen kategoria guztietan.

Ekipazioa eta jolasteko arropa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nadalek Babolat AeroPro Drive erraketa erabiltzen du. Nikek patrozinatzen dio jokalariari eta partidua jokatzean beti kamiseta motz bat, bi eskumutur eta praka motz bat erabiltzen ditu.

Grand Slameko txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakakoan irabazle (14)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelketa Finaleko aurkaria Finalaren emaitza
2005 FrantziaRoland Garros Argentina Mariano Puerta 6-7(6), 6-3, 6-1, 7-5
2006 FrantziaRoland Garros Suitza Roger Federer 1-6, 6-1, 6-4, 7-6(4)
2007 FrantziaRoland Garros (2) Suitza Roger Federer 6-3, 4-6, 6-3, 6-4
2008 FrantziaRoland Garros Suitza Roger Federer 6-1, 6-3, 6-0
2008 IngalaterraWimbledon (3) Suitza Roger Federer 6-4, 6-4, 6-7(5), 6-7(8), 9-7
2009 Australian Open (2) Suitza Roger Federer 7-5, 3-6, 7-6(3), 3-6, 6-2
2010 FrantziaRoland Garros (2) Suedia Robin Söderling 6-4, 6-2, 6-4
2010 IngalaterraWimbledon (4) Txekia Tomas Berdych 6-3, 7-5, 6-4
2010 US Open (3) Serbia Novak Djokovic 6-4, 5-7, 6-4, 6-2
2011 IngalaterraRoland Garros (3) Suitza Roger Federer 7-5, 7-6(3), 5-7, 6-1
2012 IngalaterraRoland Garros (5) Serbia Novak Djokovic 6-4, 6-3, 2-6, 7-5
2013 IngalaterraRoland Garros (4) Espainia David Ferrer 6-3, 6-2, 6-3
2013 US Open (5) Serbia Novak Djokovic 6-2, 3-6, 6-4, 6-1
2014 IngalaterraRoland Garros Serbia Novak Djokovic 3-6, 7-5, 6-2, 6-4

ATP sailkapenean izandako bilakaera (banakakoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Postua
2001 818.a
2002 235.a
2003 47.a
2004 51.a
2005 2.a
2006 2.a
2007 2.a
2008 1.a
2009 2.a
2010 1.a
2011 2.a
2012 4.a
2013 1.a
2014 3.a

Urteka lortutako garaipen kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013
Guztira 0 0 0 1 3 7 11 11 12 8 4 4 5