Blas Alexandre Lezaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Blas Alexandre Lezaeta
Bizitza
Jaiotza Betelu1597ko otsailaren 10a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Zaragoza1647ko urriaren 19a (50 urte)
Jarduerak
Jarduerak klerikoa eta inkisidorea

Blas Alexandre Lezaeta Zabala, gaztelaniaz Blas Alexandre de Lezaeta y Zabala, (Betelu, Nafarroa, 1597ko otsailaren 10a - Zaragoza, 1647ko urriaren 19a) elizgizon, Orreagako kolegiataren priore, Iruñeako apezpikua eta inkisidorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko San Pedro elizan batailatu zuten.

Beteluko Albirena etxean edo Alexandrorenan jaio zen. Gurasoak Martin Ruiz Lezaeta eta Maria Zabala ziren. Alexandre izena etxearen izenetik zetorkion. Beteluko San Pedro elizan batailatu zuten. 1641an Nafarroako Gorteek Filipe IV.a Espainiakoari artzapezpiku izendatzea eskatu zioten. Aragoiko inkisidorea izendatu zuten ere bai. Nafarroan ez zegoen inkisidorerik baina, beharrezkoa zenean, Aragoikoa edo Logroñokoa eskua hartzen zuen. 1647an Orreagako kolegiataren priore eta Iruñeako artzapezpiku izendatu zuten. Urte berean Zaragozako Aljaferia jauregian hil zen. Hil zenean Toledoko inkisidore izateko proposatua zegoen.[1][2]

Bitxikeria bezala, Lezeak esklabu bat zuen, Juan Blay.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.betelu.eus/es/betelu/
  2. Pérez, Vidal (de Villarreal) Testamento de Don Blas Alexandre de Lezaeta, (1597-1647).
  3. Pérez, Vidal (de Villarreal) Testamento de Don Blas Alexandre de Lezaeta, (1597-1647).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]