Bohdan Khmelnytsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bohdan Khmelnytsky
BChmielnicki.jpg
Hetman of Zaporizhian Host (en) Itzuli

1648ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia) - 1657ko uztailaren 27a (juliotar egutegia)
← baliorik ez - Yurii Khmelnytskyi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSubotiv (en) Itzuli, Zhovkva eta Txyhyryn1595eko abenduaren 27a (juliotar egutegia)
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika  1648)
Kosakoen atamanerria  (1648 -
HeriotzaTxyhyryn1657ko uztailaren 27a (juliotar egutegia) (61 urte)
Hobiratze lekuaIllinska Church in Subotiv (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaMichał Chmielnicki
Ezkontidea(k)Anna Semyonovna (en) Itzuli
Olena Chaplynska (en) Itzuli  (1649 -  1651)
Anna Zolotarenko (en) Itzuli  (1651 -
Seme-alabak
LeinuaKhmelnytsky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakukrainera
poloniera
Krimeako tatarera
Otomandar turkiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakestatuburua, politikaria, warlord (en) Itzuli eta diplomazialaria
Zerbitzu militarra
GraduaAtaman
Parte hartutako gatazkakPolish–Ottoman War of 1620–1621 (en) Itzuli
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Khmelnytsky Uprising (en) Itzuli
Deluge (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa

Find a Grave: 203037623 Edit the value on Wikidata
Bohdan Sign.jpg

Bohdan Zynoviy Mykhailovytx Khmelnytsky[1] (rutheneraz: Ѕѣнові Богдан Хмелнiцкiи; egungo ukraineraz: Богдан Зиновій Михайлович Хмельницький; Subotiv, Poloniar-Lituaniar Batasuna, c. 1595Txyhyryn, Kosakoen atamanerria, 1657ko abuztuaren 6a) Zaporizhiako kosakoen hetmana izan zen. Szlachtaren, Poloniar-Lituaniar Batasuneko goi nobleziaren, aurkako 1648ko altxamendua burutu zuen, kosakoak poloniarren eraginetik aldentzeko helburua zuena. 1654an, Alexis Errusiakoa tsarrarekin Pereyashaveko Ituna sinatu zuen, eta, horren ondorioz, kosakoen atamanerria Errusiar Tsarerriaren menpean sartu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khmelnytsky, 1595 inguruan jaioa, noblezia ortodoxo baxuko familia batetik zetorren.[2] Familiaren erlijioari eutsi zion, baina heziketa bikaina jaso zuen Jarosławeko jesuiten ikastetxe batean.[2] Poloniako Armadan ofizial gisa borrokatu eta, 1620an, Țuțoran otomandarrek harrapatu zuten, bi urte gatibu emanez.[2]

Askatasuna lortu zuenean, Subotiveko bere etxaldera erretiratu zen, eta han, ezkonduta, bere jabetzak handitzen jardun zuen.[2] 1625 eta 1638an lehertu ziren kosakoen matxinadetan Ladislao IV.a Vasa erregeari zion leialtasunagatik, honek Zaporizhiako kosakoen buru izendatu zuen.[2] 1646an, Otomandar Inperioaren aurkako gerraren prestaketak burutzeko kosakoen enbaxadan parte hartu zuen.[2]

1648ko udaberrian, kosakoen matxinada berri bat burutu zuen, berez bizilagun katoliko batekin izandako liskarren ondorioz sortua.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]