Borja Sémper
Francisco de Borja Sémper Pascual (Irun, 1976ko urtarrilaren 10a) Gipuzkoako PP alderdiko politikaria da. VII, VIII, IX, X eta XI. legegintzaldietako PPko eusko legebiltzarkidea izan zen. 2023ko abuztutik, alderdi horretako Espainiako Kongresuko parlamentaria da. Zuzenbidean lizentziaturik, Gipuzkoako Alderdi Popularreko koordinatzaile nagusi izan zen. Legebiltzarreko PPren eleduna izan zen, Arantza Quirogak utzitako postuko errelebua hartuz.[1]
2020ko urtarrilaren 14an dimisioa eman zuen Alderdi Popularraren zuzendaritzarekin behin baino gehiagotan tirabirak izan ondoren; "familia bizitza eta lan eskaintza" aipatu zituen dimisiorako arrazoitzat.[1] Alberto Feijóoren PPko presidentetzarekin batera, politika aktibora itzuli zen.
2023ko irailean, Espainiako Kongresuan euskara baliatzeko eskubidea onartu zenean, Borja Semper kontra agertu zen, PPko bere alderdikideekin batera.[2] Hala ere, euskaraz hitz batzuk esan zituen, "gaztelania hizkuntza komuna eta Espainia nazioa dela" esateko, berehala erdarara itzuli zuena.[3][4]
2025eko uztailaren 14an, minbizia zuela jakinarazi zuen. Tumore bat atzeman zioten ohiko azterketa mediko batean: hastapeneko fasean zegoen, Senperrek berak zehaztu zuenez.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Lartzanguren, Irati Urdalleta-Edu. «Borja Senperrek «familiagatik eta lan eskaintza batengatik» utziko du politika» Berria (kontsulta data: 2020-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2023-09-19). «Vídeo | Cuatro idiomas en cinco momentos: así se han estrenado las lenguas cooficiales en el Congreso» El País (kontsulta data: 2023-09-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Borja Sémper se defiende: "Intenté evidenciar que las lenguas cooficiales no son patrimonio de los nacionalistas"» ELMUNDO 2023-09-20 (kontsulta data: 2023-09-28).
- ↑ Borja Sémper realiza parte de su discurso en euskera y Vox vuelve a abandonar el pleno. (kontsulta data: 2023-09-28).
- ↑ https://www.berria.eus/euskal-herria/borja-semperrek-minbizia-duela-jakinarazi-du_2144598_102.html
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1976ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Gipuzkoako biografia zirriborroak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak X. legegintzaldian
- Euskadiko Alderdi Popularreko politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IX. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VIII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Irungo zinegotziak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Espainiako diputatuak XV. legegintzaldian