Bosforo
Bosforo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Luzera | 29,9 km |
Sakonera | 186 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°07′10″N 29°04′31″E / 41.119444444444°N 29.075277777778°E |
Honen parte da | Itsaso Beltza Marmarako itsasoa |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Bosforo[1] (turkieraz: Boğaziçi, grezieraz: Βόσπορος, Vosporos, bulgarieraz: Босфора, Bosfora) Europa eta Asia bereizten dituen Istanbul hiriko (Turkia) itsasartea da. Marmara itsasoa (turkieraz: Mármara Denizi, grezieraz: Θάλασσα του Μαρμαρά) eta Itsaso Beltza (turkieraz: Karadeniz, grezieraz: Μαύρη Θάλασσα) lotzen ditu. Errusiak eta Ukrainak Mediterraneo itsasora duten irteera bakarra da[2].
30 kilometroko luzera du eta 3.700 metroko zabalera handiena Itsaso Beltzeko sarreran, 750 metroko zabalera txikiena Anadoluhisarı eta Rumelihisarı otomandar gazteluen artean. Bere sakonera 36 eta 124 metroen artekoa da. Itsasarteko bazterrak jendetsuak dira oso, Istanbulek 11 milioi biztanle baititu.
Bosforok zubi bi ditu: lehendabizikoa, Bosforoko zubia, 1.074 metrokoa, 1973an bukatu zuten eta, bigarrena, Fatih Sultan Mehmed zubia 1.014 metrokoa, 1988an.
2004an, Marmaray, 13,7 kilometroko Trenbide Tunela eraikitzen hasi ziren, baina aztarna arkeologiko garrantzitsuak aurkitu zituzten, eta lanak atzeratu egin ziren. 2013ko urrian inauguratu zuten[3]. Tuneleko ia 1.400 metroak itsasartearen azpian doaz, 55 metroko sakoneran.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Bosforo itsasartea Lur Hiztegi Entziklopedikoa
- ↑ David BRIGINSHAW: Istanbul’s Bosphorus rail link to open next year Railjournal.com