Nabarra (boua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bou Nabarra» orritik birbideratua)
Nabarra
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1928
Zerbitzua: Eusko Itsas Gudarostea
Ezaugarriak
Desplazamendua: 1.204 tona
Luzera: 65,40 m
Zabalera: 10,40 m
Sakonera: 5,79 m
Abiadura: 11 korapilo
Eskifaia: 42-50 marinel
Armamentua: Brankan 101’6 mm kanoia, popan beste bat eta zubian metrailadore bi


Nabarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.

1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion,[1] tartean Vendaval izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Vendavali brankan 101,6 mm-ko kanoia eta zubian metrailadore bi jarri zizkion.

1936ko abenduan, Vendaval bakailao-ontzia Nabarra birbataiatu zuten. 1937ko urtarrila eta otsailan, jadanik Nabarra izena zuen ontziaren txopan 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.

Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,40 metroko zabalera zuen eta 10 - 11 korapiloko abiadura ere har zezakeen.

Nabarrak Eusko Itsas Gudarostean kapitain bakarra zuen: Enrique Moreno (1936ko urritik-1937ko martxora).

Nabarrak misio nagusi bitan hartu zuen parte:

  • 1937ko martxoaren 5ean, euskotar bouek Canarias gurutzaontziari eraso zioten Matxitxakoko itsas guduan, eta euskotarrek Nabarra boua galdu zuten.[2][3][4] Nabarra bouaren kapitaina, lehen ofiziala eta 32 gizon hil ziren, gainerako 20 gizon, batzuk zaurituak, Canariasek hartu zituen. Nabarrako gudariei haien ausardiagatik askatasuna eman zioten, Canarias gurutze ontziaren kapitainaren bitartekaritzari esker.

Nabarra bouaren oroitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturan, Cecil Day-Lewis irlandar poetak Matxitxakoko itsas guduan aritutako gudarien omenez Nabarra izeneko poema idatzi zuen. Honela dio:[5]

« Euskal lurraren gizonak

Bizkaiko golkoaren semeak
Bizitzari ospe mitikorik
eskatu ez zioten jende xehea.
Eta asko maite zutelako
bere garbitasun apalean
Nahiago zuen, bere bihotz latzetan
Hil errenditu baino.

»


Baita ere, Mikel Begoña sopelaztarrak eta Ricardo Sendra argentinarrak Mar de plomo izeneko komikia idatzi zuten Matxitxakoko itsas batailari buruz.[6]

2008an, Eusko Jaurlaritzak esan zuen Nabarra bouaren kokalekua aurkitu zuela, Bizkaiko golkoan.[7][8][9]

Baina gerora, 2008an ere, aurkitutako hondarrak Nabarra bouarenak ez zirela, kargaontzi batenak baizik baieztatu zuten Kresala erakundeko urpekariek.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]