Breno (K.a. III. mendea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Breno (K. a. III. mendea)» orritik birbideratua)
Breno (K.a. III. mendea)
Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaHeraclea Sintica (en) Itzuli, K.a. 279 ( urte)
Heriotza moduasuizidioa
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia

Breno galiarren buruzagi bat izan zen, Antzinako Grezia eta Mazedoniako erresuma inbaditu zituena tribu konfederazio baten buru gisara. Bera hildakoan, galiar batzuk Asia Txikian barrena sartu ziren, eta hantxe Galaziako erresuma sortu zuten.

Grezian zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko Europako kokatze zelta»

Brenoren gidaritzapean galiarrek Mazedonia eta Tesalia inbaditu zituzten K.a. 279. urtean eta urte horretan bertan greziarrak garaitu zituzten Termopiletako guduan. Handik Delfosera abiatu ziren, tenplu ospetsu eta aberats hura arpilatzeko asmoz. Elezaharrak dio ezin izan zutela, Apolo jainkoak bere santutegiaren alde trumoiz eta tximistaz beterikako ekaitz izugarri bat bidali baitzuen, galiarrak beldurtu eta atzeratzeko lain. Delfosen defentsan, hain zuzen ere, greziarrek larriki zauritu omen zuten Breno.

Handik galiarrak Epirora jo, eta bertan orakulu entzutetsu bat zeukan Dodonako tenplua, Zeusen omenez eraikia, arpilatu zuten. Horren ondoren Peloponesoko Olinpia hirira joan ziren, eta Zeusen bertako tenplua, denetan aberatsena, osoki arpilatu zuten. Hala ere, Mazedoniako greziar miliziak gogor aurre egin zienez, Brenok atzera egin behar izan zuen. Handik gutxira hil zen Delfosen hartutako zauriaren ondorioz.

Galaziaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruzagia hildakoan galiar tribuak sakabanatu ziren. Tolistobogio direlakoak, trokmo direlakoak eta volca eta tektosages batzuk Helesponto (Itsaso Beltza) gurutzatuta Asia Txikian sartu ziren. Hantxe Eumenes I.a y Atalo I.a Pergamoko erregeekin borroka latzak izan eta gero, uxatuak izan ziren. Harrezkero, bada, Kapadoziako erdigunera joan eta bertan ezarri ziren: lekuak Galazia izena hartu zuen eta biztanleei galata izena eman zitzaien. Hauexek dira San Paulo apostoluaren Epistola galaziarrei Itun Berriko gutun ospetsuen hartzaileak. Ankara zaharra, antzina Alexandro Handiak azpiratua, herrialde berriaren hiriburu bihurtu zen, Ancyra izenarekin.

Gainerako volca eta tektosages-ak etxera itzuli ziren, Galiako hego-mendebaldera (Tolosako eskualdean). Azken talde honek berekin zeraman Brenorekin bildutako harrapakina, 15.000 talentu, nonbait.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]