Burnley Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Burnley Football Club
Ezizena(k) The Clarets
Sorrera 1882
Futbol zelaia Turf Moor
(edukiera: 22.546 lagun)
Presidentea Ingalaterra Mike Garlick eta John Banaszkiewicz
Entrenatzailea Ingalaterra Sean Dyche
Liga Premier League
2018-19 15.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1921ean Liga irabazi zuen taldea.

Burnley Football Club (ˈbɜrnli ahoskatua) Ingalaterrako futbol taldea da, Burnley hirian egoitza eta zelaia (Turf Moor) dituena. Bi aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga eta beste behin Kopa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burnley Rovers Football Club taldea 1882 urtean sortu zen Errugbia eta Asociation Football banatu ziren urtean eta 1888an Futbol Liga eratu zenean Burnley hamabi talde sortzaileetariko bat izan zen.

Lehenengo tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910 urtean hartu zituen gaur egungo koloreak, garai hartan dominatzaile nagusia zen Aston Villa imitatuz. Urte batzuk zeramatzan bigarren mailan eta 1913an lehen mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo urtean Ingalaterrako Kopa irabazi zuen Liverpool FC 1-0 garaituz.

1915ean laugarren egin zuen ligan eta Lehen Mundu Gerrako parentesiaren ondoren 1920 urtean bigarren eta 1921ean Ligako txapelduna izan zen. Meritu berezia izan zuen, izan ere lehenengo hiru partidak galdu ondoren hurrengo 30ak galdu gabe egon baitzen. Errekor hau Arsenalek gainditu zuen 83 urte beranduago, 2003-04 denboraldian. Garai oparo honi 1930ko jeitsierak eman zion amaiera.

Urrezko Aroa (1946-1976)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an berriz ere lehen mailara igo eta 1947an Kopako finala jokatu zuen. Charlton Athletic taldeak luzapenean sarturiko gol batekin garaitu zuen Burnley. 1948an Ligan hirugarren egin zuen. Hurrengo urteetan erdialdeko postuetan kokatu zen.

1957an Harry Potts entrenatzailea fitxatu zuen eta Jimmy Adamson eta Jimmy McIlroy erdilari bikainei esker 1959-60 denboraldian bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen. Bitxikeria gisa aiptau behar da azken partidararte Burnley ez zela inongo jardunalditan sailkapen buruan izan. 1961ean Europako Kopa jokatu zuen eta final laurdenetaraino iritsi zen. Hamburger SV-k kanporatu zuen. 1962an bigarren egin zuen ligan eta berriz ere Kopako finala jokatu zuen, baina Tottenham Hotspur 3-1 nagusitu zitzaion.

1967an Hirietako Ferien Kopa jokatu zuen eta txapelketa honetan ere final laurdenetara iritsi zen eta beste talde alemaniar batek kanporatu zuen, Eintracht Frankfurtek. 1970an Harry Potts bota eta Jimmy Adamson bihurtu zen entrenatzailea baina ezin izan zuen bigarren mailarako jeitsiera ekidin. 1973an lehen mailara itzuli zen eta ligan 6. egiteaz gain Ingalaterrako Superkopa irabazteko gai izan zen. 1976an bigarren mailara itzuli zenean Jimmy Adamsonek bere postua utzi zuen.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976tik aurrera gainbehera etorri zen eta urtetik urtera gero eta beherago joan zen; 1980an hirugarren mailara, 1985ean laugarren mailara eta 1987an azken partidan lortu zuen laugarren maila mantentzea.

1991ean hirugarren mailara igo zen eta 1994 urtean bigarren mailara baina urtebeterako.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean berriz itzuli zen bigarren mailara eta 2009an Premier Leaguean sartu zen. Urtebeterako izan zen eta ordutik bigarren mailan aritu da, 2014-15eko denboraldi bakarra ezik. 2016an berriz igo zen eta 2018an zazpigarren eginez UEFA Europa Leaguerako sailkatu da.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterra: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burnley Football Club Aldatu lotura Wikidatan


Flag of England.svg
Premier League 2019-20
Flag of Wales.svg

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brighton | Burnley | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Norwich City | Sheffield United | Southampton | Tottenham Hotspur | Watford | West Ham United | Wolverhampton