CC-BY-SA lizentzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
CC-BY-SA» orritik birbideratua)
CC-BY-SA ikonoa

CC-BY-SA lizentzia sormenezko lanak (edukiak) munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da. Konpartitzeko oztopo legalak murrizteko helburuarekin sortu zen. Creative Commons-eko (CC) lizentzietako bat da, bi atributu gehigarri hauek dituena:

  • Aitortu (BY, Attribution): Edonon erabil daiteke lan hori baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti, egilea nor den esatea.[1]
  • PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Lan horretan aldaketak egin daitezke eta berriro zabaldu, baina horrelakoetan lan berriak jatorrizko lizentzia berdinarekin zabaldu beharko da. Gure kasuan, dugun lana CC-BY-SA lizentzia bazuen, lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da.

CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea. Horrelako erabilerak ekidin nahi badira NC ezaugarria gehitu beharko da lizentzian, CC-BY-SA-NC lizentzia, adibidez.

Wikipedian dauden testu, argazki eta irudi guztiek CC-BY-SA lizentzia dute. Wikipedian ezin da gehitu lizentzia hori ez duen testu edo irudirik. CC lizentzia orokorra ez da onartzen Wikipedian, CC lizentzia orokorrak ez baitu zehazten erabilera komertziala onartzen duela.

Creative commonseko beste lizentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Creative Commons lizentzien taula argigarria:██ Copyright-dun lizentzia██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak ez diren Creative Commons lizentziak██ Wikimedia Commons proiektuarekin bateragarriak diren Creative Commons lizentziak

Creative Commonsen lizentziak Free Software Foundationen GPL (General Public License) lizentzian oinarrituak daude, baina ez dira softwarearen lizentziamendu mota bat. Hauen helburua erabiltzaileari eredu legal bat eskaintzea da, zeinak edukien banaketa eta erabilera errazten dion.

Lizentzia ezberdin ugari daude,[2] eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako.

Creative Commonsek eskaintzen duen lizentzietako bat "Developing Nations" deiturikoa da. Lizentzia honen arabera egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.

Atributuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Creative Commonsen lizentzia desberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak ondorengo hauek dira:

  • Aitortu (BY, Attribution): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du, egilea nor den esatea[1].
  • EzKomertziala (NC, NonCommercial): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
  • LanEratorririkGabe (ND, NoDerivativeWorks edo NoDerivs): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
  • PartekatuBerdin (SA, ShareAlike): Eraldatutakoan edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.

CC lizentzia bat hautatzerakoan goiko propietate horien artean bat, bi, hiru hautatzen da[3].

Gehien erabiltzen diren zazpi CC-lizentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien erabiltzen diren zazpi lizentziak taula honetan agertzen dira. Horien artean daude Wikimedia Fundazioak onartzen dituenak—jabari publikokoa eta bi aitorpen-lizentziak (BY eta BY-SA)— hiru horiek onartzen dituzte trukaketa eta berregitea (lan eratorriak sortzea), baita merkataritza-erabilera ere, betiere egilea nor den aitortzen bada.[4]

Ikonoa Deskribapena Laburdura Egile-aitorpena beharrezkoa da? Berregitea onartzen du? Erabilera komertziala onartzen du? Onartzen ditu Free Cultural Works? Bat dator "OKF"ireki" definioazrekin? Jar daitezke edukiak Wikipedian?
CC0 icon Freeing content globally without restrictions CC0 Ez Bai Bai Bai Bai Bai
CC BY icon Attribution alone CC-BY Bai Bai Bai Bai Bai Bai
CC-BY-SA icon Attribution + ShareAlike CC-BY-SA Bai Bai Bai Bai Bai Bai
CC-by-NC icon Attribution + Noncommercial CC-BY-NC Bai Bai Ez Ez Ez Ez
CC-BY-NC-SA icon Attribution + Noncommercial + ShareAlike CC-BY-NC-SA Bai Bai Ez Ez Ez Ez
CC-BY-ND icon Attribution + NoDerivatives CC-BY-ND Bai Ez Bai Ez Ez Ez
CC-BY-NC-ND icon Attribution + Noncommercial + NoDerivatives CC-BY-NC-ND Bai Ez Ez Ez Ez Ez

Ikonoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CC-BY-SA lizentziadun proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atari, blog, eransketa eta artxiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpen akademikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entelequia
  • Revista Interdisciplinar

Prentsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz argitaratzen den prentsak Creative Commons lizentziak hautatu izan ditu:

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IKT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Attributing Creative Commons Materials. Published by the Australian Research Council Centre of Excellence for Creative Industries and Innovation (www.cci.edu.au) in partnership with Creative Commons Australia (http://creativecommons.org.au).
  2. (Ingelesez) «Creative Commons licenses» Creative Commons (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  3. «Marking your work with a CC license - Creative Commons» wiki.creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-04).
  4. «Creative Commons — Attribution 3.0 United States — CC BY 3.0 US» creativecommons.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]