Caffè Gambrinus

Koordenatuak: 40°50′12″N 14°14′54″E / 40.83672°N 14.24844°E / 40.83672; 14.24844
Wikipedia, Entziklopedia askea
Caffè Gambrinus
Kokapena
Koordenatuak40°50′12″N 14°14′54″E / 40.83672°N 14.24844°E / 40.83672; 14.24844
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1860
Webgune ofiziala
Kafetegiaren terraza.

Gran Caffè Gambrinus Napoliko (Italia) Via Chiaian kokatua dagoen establezimendu historiko bat da. Bere izena garagardoaren patroitzat hartzen den Flandriako Gambrinus errege mitologikotik dator.[1] Gran Caffè Gambrinus Italiako lehen hamar kafeen artean dago, eta Associazione Locali Storici d'Italiaren parte da. Italiako kafe literario garrantzitsuenetakotzat jotzen da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860an sortu zuen Vincenzo Apuzzo enpresariak, eta berehala lortu zuen arrakasta eta jendetza klase guztietako herritarren aldetik, bere sortzaileak kontratatu zituen gozogile, izozkigile eta baristen lanak erakarrita; horrek, aldi berean, Fornitore della Real Casaren errekonozimendua lortu zuen dekretu bidez.[3]

Apuzzoren ondoren, kudeaketa Mario Vaccaren esku geratu zen. 1889-1890 urteetan, barnealdeko dekorazioa Antonio Curri arkitektoari eskatu zion, eta freskoak margotzeko, Napoliko artista inpresionistak deitu zituen: Luca Postiglione, Pietro Scoppetta, Vincenzo Volpe, Edoardo Matania, Attilio Pratella, Giuseppe Alberto Cocco, Giuseppe Casciaro, Luigi Fabron, Giuseppe Chiarolanza, Gaetano Esposito, Vincenzo Migliaro, Vincenzo Irolli eta Vincenzo Caprile.

Belle Époque garaian, oso modan egon zen eta hiriko pertsona ospetsuak tabernako aretoetara joaten ziren cafe-concert ikusteko. Urte zoriontsuen ondoren, 1938ko abuztuaren 5eko arratsaldean, Giovanni Battista Marziali prefektuak kafetegia ixtea agindu zuen, antifaxisten topalekutzat jotzen zelako. Hori zen arrazoi ofiziala, baina benetako arrazoia beste bat izan zen: Palazzo della Prefetturaren beheko solairuan zegoen kafetegia eta handik sortzen zen zaratak prefetaren emazteari lo egitea zailtzen zion.[4]

Ordura arte Gambrinusekoak izan ziren lokalak Banco di Napoli kokatzeko erabili ziren, harik eta 1952an Michele Sergio enpresari napolitarrak establezimendua berriro irekitzea lortu zuen arte, horretarako Via Chiaia aldera ematen zuten aretoen zati bat berriz okupatuz. Kudeaketa Arturo eta Antonio semeek egin zuten, eta, Banco di Napolirekin izandako eztabaida baten ondoren, bankuak okupatutako gelak berreskuratzea lortu zuten.

Estilo modernistan hornitua, Napolitako artistek egindako estukoak, estatuak eta koadroak ditu barruan, Gabriele D 'Annunzio eta Filippo Tommaso Marinettiren lanak barne.

Bezero ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belle Époquetik pertsonaia historikoek bisitatu zuten kafetegia. Esan da ere Gabriele D'Annunziok bertan idazten zuela. Beste artista eta idazle ospetsuak hauek izan ziren: Benedetto Croce, Matilde Serao, Eduardo Scarpetta, Totò, De Filippo, Ernest Hemingway, Oscar Wilde eta Jean Paul Sartre, besteak beste.

Azken urtetan neurri batean aurretik zuen ospea berreskuratu du eta, ondorioz, berriro ere, intelektualak, politikariak eta, jakina, turistak itzuli dira. Horrela, Italiako presidenteak egon dira kafetegian: Francesco Cossiga, Oscar Luigi Scalfaro, Carlo Azeglio Ciampi, Giorgio Napolitano y Sergio Mattarella.[5] Baita ere beste politikariak, esaterako, Romano Prodi eta Silvio Berlusconi,[6] zein mundu mailako politikariak, esaterako, Angela Merkel.[7]

Caffè sospeso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Caffè Gambrinus-en jaio zen, XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, Caffè sospeso praktika, hau da, kafe ordaindu bat uztea erosi ezin duten pertsonentzako. Tradizio hori krisi-garaian berritu da, sortu zen leku berean. Tabernako sarreran kafe-makina erraldoi bat dago oraindik jarrita. Bertan, bezeroek behar duten edozeinen alde ordainduta dauden ordainagiriak utz daitezke. Praktika honen oihartzuna mundu osora iritsi da, Napolitakoaren antzeko ekimenak bultzatuz.

Gambrinus zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Caffè Gambrinusen aretoetan film ugari egin dira. Hona hemen batzu:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]