Romano Prodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Romano Prodi
Romano Prodi in Nova Gorica (2b).jpg
Italiako Errepublikako diputatua


Minister of Economic Development

1978ko azaroak 25 - 1979ko martxoak 20
Carlo Donat-Cattin - Franco Nicolazzi
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1996ko maiatzak 17 - 1998ko urriak 21
Lamberto Dini - Massimo D'Alema
Europako Batzordeko presidentea

1999ko irailak 16 - 2004ko urriak 30
Manuel Marín - José Manuel Durão Barroso
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

2006ko maiatzak 17 - 2008ko maiatzak 7
Silvio Berlusconi - Silvio Berlusconi
Minister of Justice

2008ko urtarrilak 17 - 2008ko otsailak 6
Clemente Mastella - Luigi Scotti
Bizitza
Jaiotza Scandiano1939ko abuztuaren 9a (78 urte)
Herrialdea  Italia
Familia
Ezkontidea(k) Flavia Franzoni
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Università Cattolica del Sacro Cuore
London School of Economics
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Party
Kristau-demokrazia

Romano Prodi (Scandiano, Italia, 1939ko abuztuaren 9a-) politikari italiarra da. Italiako lehen ministroa izan da bi alditan, 1996ko maiatzaren 17tik 1998ko urriaren 21era eta 2006ko maiatzaren 17tik 2008ko maiatzaren 8ra. Horrez gain, 1999ko irailaren 16tik 2004ko urriaren 30era Europako Batzordearen presidentea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Politiko Industrialeko irakasle izan zen Boloniako unibertsitatean. 1979an Industriako ministro izendatu zuten. 1982-1989 urteen bitartean eta 1993-1994 bitartean Industriaren Erreformarako Institutua zuzendu zuen. 1996ko hauteskunde orokorretan Olivoko zentro-ezkerraldeko koalizioko hautagai nagusia izan zen, eta botoen % 43,4 lortu zuelarik, Lehen ministro izendatu zuten. Gobernura iritsi zenetik Prodiren helburu nagusia Italia Europar Batasunera sartzen zen lehenengo herrialdea izatea izan zen. 1997an uko egin zion alderdiko presidente izateari, koalizioko komunistekin zituen gorabeherak zirela-eta. Baina krisi hura gainditzea lortu zuen komunista berriekin hitzarmen bat izenpetu zuenean, 2001. urtean 35 orduko lan astea abian jartzeko. 1998an, Bruselan, Europar Batasuneko buruzagi nagusien bileran parte hartu zuen Prodik. Bilera hartan Europako diru bakarreko taldea osatuko zuten hamaika herrialdeen behin betiko zerrenda onartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Romano Prodi


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.