Edukira joan

Wismar

Wismar
Hansestadt Wismar
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Mecklenburg-Aurrepomerania
Rural district of Mecklenburg-VorpommernIpar mendebaldeko Mecklenburg
AlkateaThomas Beyer (en) Itzuli
Jatorrizko izenaHansestadt Wismar
Posta kodea23966, 23970 eta 23952
Udalerri kodea13074087
Geografia
Koordenatuak53°53′33″N 11°27′54″E / 53.8925°N 11.465°E / 53.8925; 11.465
Mapa
Azalera41,72 km²
Altitudea17 m
Demografia
Biztanleria43.103 (2025eko abenduaren 31)
alt_left 22.194 (%51,5) (%48,5) 20.909 alt_right
Dentsitatea1.033 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIII. mendea
Telefono aurrizkia03841
Hiri senidetuakCalais, Aalborg, Lübeck, Kemi, Kalmar udalerria eta Pogradec (en) Itzuli
MatrikulaHWI eta WIS
wismar.de

Wismar Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan kokatua. UNESCOk Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2002 urtean.

Eslaviarrek sortu zuten Vishemir izenarekin eta ondoren germaniar merkatariek populatu zuen. 1229an jaso zituen hiri eskubideak eta 1259an Lübeck eta Rostockekin ituna sinatu zuen Itsaso Baltikoko piraten aurrean elkarrekin babesteko. Hau izan zen Hansa Ligaren hasiera. Hiriaren garapen ekonomikoa iritsi zen orduan. 1376an izurritze latz batek 10.000 hiritar hil bazituen ere hiri aberatsa izaten jarraitu zuen Hansak iraun zuen artean.

Westfaliako bakeak Suediari eman zion hiriaren kontrola 1648an. Suediak Pomeranian zituen lurretako hiri nagusi bihurtu zen 1653an, eremuko agintarien gortea bertan ezarri baitzen. 1803an Mecklenburgeko dukeek Wismar erosi zioten suediarrei. XIX mendean industria ugari ezarri zen hirian. Burdina, papera, asfaltoa eta teilak egiten ziren, kaia ere garrantzitsua zen eta makina bat produktu exportatu (zekaleak, gurina...) eta inportatzen (ikatza, egurra...) ziren.

Bigarren Mundu Gerrak aliatuek bonbakatua izan zen eta 1945ean tropa britainiar eta kanadiarrek eskuratu zuten hiria. Hurrengo hamarkadetan Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen 1990an Alemania bateratu zen arte.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Stralsund eta Wismarreko hirigune historikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Biltegi suediar zaharra (Altes Schwede)

MotaKulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 1067
Kokalekua Alemania
Eskualdea2Europa/Ipar Amerika
Izen ematea2002 (XXVI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Merkatuaren plaza (Marktpatz): Alde zaharraren erdigunea da. Alemaniako merkatu plaza handiena da, 10.000 m²-ko azalera baitu, eta XIV eta XIX mendeen artean jasotako eraikin ederrek inguratzen dute. Bereziki aipatzekoak dira udaletxea (Rathaus) 1819ko etxe neoklasikoa eta biltegi suediar zaharra (Altes Schwede) 1380 inguruko eraikin gotikoa. Plazaren erdian 12 alde dituen iturria dago (Wasserkunst), 1602an Herbeheretatik ekarria.
  • San Nikolas eliza (Nikolaikirche): 1381–1460 artean adreilu gorriz egindako eliza gotikoa da. Bigarren Mundu Gerraren aurretik hiru eliza ziren adreilu gorriz eginak, baina gaur egun honek baino ez dirau zutik.
  • Fürstenhof jauregia: Wismarreko dukeen egoitza zena 1552–1565 artean eraiki zen Italiako pizkundeko estiloan.
  • Altstadt
  • Iparraldeko Wismar
  • Ekialdeko Wismar
  • Dargetzow
  • Hegoaldeko Wismar
  • Friedenshof
  • Mendebaldeko Wismar
  • Wendorf

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko zentsuaren arabera 42.764 biztanle zituen: 20.742 gizonezko (% 48,5) eta 22.021 emakumezko (% 51,5); 100 emakumeko 94,2 gizonezko zeuden. Biztanleen % 14,8 18 urtetik beherakoak ziren eta % 28,1 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 8,7 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 42,4 ezkongabeak ziren eta % 37,1 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.[1]

Biztanleriaren tamainaUrtea42.00042.50043.00043.50044.00044.50045.00020122014201620182020202220242026WismarBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 20.742 gizon, 22.022 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
11.77
 
75+
 
17.31
12.86
 
65-74
 
14.01
21.74
 
50-64
 
21.49
12.03
 
40-49
 
10.51
13.22
 
30-39
 
11.63
5.22
 
25-29
 
4.10
7.72
 
18-24
 
6.70
2.61
 
15-17
 
2.37
8.00
 
6-14
 
7.44
2.53
 
3-5
 
2.24
2.29
 
0-2
 
2.22
Iturria: Datu hauek Alemaniako erroldatik hartu dira (Alemanez) Personen: Alter (11 Altersklassen) - Familienstand (ausführlich)/Familienstand - Geschlecht. Statistisches Bundesamt (Destatis) / Zensusdatenbank 2024-07-11 (kontsulta data: 2026-09-05)..

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 86,5ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 13,1k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 0,4k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 89,7 beraiek etorritakoak ziren eta % 10,2 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.[2]

Migrazio-jatorria

36.989
5.609
Migrazio-jatorririk gabe (36.989)Migrazio-jatorri osoa (5.609)Migrazio-jatorri partziala (167)

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 26.016 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (19.905, % 76,5) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 69,41 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 6 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 4,2 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 19,6 jabeak okupatzen zituzten.[3]

26.016etxebizitza
69,41 m²batez besteko azalera
6 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

4.795
19.905
Jabetzan (4.795)Alokairuan (19.905)Aisialdikoa (146)Hutsik (1.173)
% 4,2hutsik dauden tasa
% 19,6jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 3 gela zituzten (8.983). Etxebizitza gehienak 1919-1949 artean eraiki ziren (3.913); eraikin guztien % 88,0 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (15.165 etxebizitza).[3]

Gela kopurua

Gela bakarra1.189
2 gela3.435
3 gela8.983
4 gela7.851
5 gela2.925
6 gela1.005
7 gela edo gehiago629

Eraikuntza garaia

1919 aurretik3.716
1919-19493.913
1950-19593.549
1960-19693.111
1970-19793.580
1980-19892.137
1990-19992.898
2000-20091.511
2010-2015739
2016 eta geroago862

Berogailu mota

6.224
3.258
15.165
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (6.224)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (1.150)Bloke-berogailua (Blockheizung) (3.258)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (15.165)Labe indibiduala (152)Berogailurik gabe (68)

Guztira 7.828 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa ilarako etxea zen (3.370, % 43,1). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (4.368).[3] Guztira 24.521 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (13.214, % 53,9).[4]

7.828bizitegi-eraikin
24.521etxegune

Eraikin mota

2.688
1.518
3.370
Etxe bakartua (2.688)Etxe atxikia (bikoitza) (1.518)Ilarako etxea (3.370)Bestelako eraikin mota (250)

Etxebizitza kopurua eraikineko

4.368
1.586
1.087
Etxebizitza bakarra (4.368)2 etxebizitza (524)3-6 etxebizitza (1.586)7-12 etxebizitza (1.087)13 etxebizitza edo gehiago (258)

Etxegunearen tamaina

13.214
7.286
2.229
Pertsona bakarra (13.214)2 pertsona (7.286)3 pertsona (2.229)4 pertsona (1.263)5 pertsona (374)6 pertsona (156)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabellen. Statistisches Bundesamt (Destatis) (kontsulta data: 2026-09-05).
  2. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  3. 1 2 3 (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.
  4. ↑ (Alemanez) Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien. Statistisches Bundesamt (Destatis) 2024-07-11.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]